Udaberri honetan BBK Salak "Punto Zero" kontzertu-ziklo berria proposatzen du ostegunetako afterwork jarduera sozial gisa. Martxoaren 31tik maiatzaren 26ra bitartean, hamaika artistak ─tartean dira Triángulo de Amor Bizarro, Soledad Vélez, GOA, Amorante, Merina Gris, Colectivo da Silva edo Dani─ pop ireki eta poliedrikoan sartzen diren musikaproposamen
apurtzaileak ekarriko dituzte Bilboko aretora.
Zikloan, asmo osoz eszena puristatik aldenduta, musika elektronikoa, trap, noise, tropikalismoa edo musika tradizionalen berrikuspena entzun ahal izango dira. Ziklo honen bidez BBK Salak Bilboko ostegunetako gizarte-jarduera bizitu gura du. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta dagoeneko salgai daude sarrerak.