Bilbao BBK Livek eta BBK Salak zuzeneko kontzertu zirraragarrienak ekarriko dituzte Bilbora maiatzaren hasieran. Izan ere, jaialdiak uztaileko lehen astean Kobetamendi eta hiria hartzeaz gain, jaialdiaren ezohiko programazioa maiatzaren 7an hasiko da BBK Salan eta uztailaren 9ko goizaldera arte luzatuko da.
Programazio berezi hau maiatzaren 7an hasiko da emanaldi bikoitzarekin: Egon Soda eta Edu Errea Bandek zuzeneko pop rock elektrikoak ekarriko dituzte, eta Arizona Baby eta Los Coronas taldeen nahasketa enblematikoak, hau da, Corizonasek, bere disko berria aurkeztuko du maiatzaren 8an. Ekaineko lehen bi asteburuetan musika Bilboko erdigunera itzuliko da; ekainaren 3an Pimp Flaco Cupido buru duen bandarekin, 4an Ibil Bedi talde nafarrarekin eta Airu bilbotarrekin; eta amaitzeko, ekainaren 5ean, La Habitacion Roja taldearen zuzenekoarekin, denboraz kanpoko hitekin, adibidez Indestructibles. Bilbao BBK Live-ren lehen aperitibo hau amaitzeko, Paco Roman Neuman buru duen taldea topatuko dugu ekainaren 10ean; biharamunean, Tulsaren Mendebalde Ertaineko rocka, countrya eta popa; eta amaitzeko Depedroren mugaz gaindiko proiektua.
BBK SALA & BILBAO BBK LIVE
Maiatzak 7 - Egon Soda + Edu Errea Band
Maiatzak 8 - Corizonas
Ekainak 3 - Cupido
Ekainak 4 - Ibil Bedi + Airu
Ekainak 5 - La Habitación Roja
Ekainak 10 - Neuman
Ekainak 11 - Tulsa
Ekainak 12 - Depedro
Hamar talde nazional izango dira BBK Sala soinu berritzaileenekin beteko dutenak, eta uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin izango den Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabosgarren edizioaren atariko hobezina izango da.