Jaialdia izango zen egunetan, hau da, uztailaren 9an, 10an eta 11ean, Kobetaseko
agertokiak zabalduko dituzte zerrendako sei artistarentzat; laster iragarriko dute antolatzaileek zein dirensei artista horiek, Bbk Live Jaialdiaren zuzendaritzak iragarri dutenez. “Guzti-guztiek egun horretarako berariaz diseinatutako ikuskizunak eskainiko dituzte eta, natura bete-betean izango direnez, Basoa gunean egongo bagina bezala sentituko gara, ilunabarrean saio bat entzuten, Arraiz mendiko igoeran behi eta zaldien ondoan ibiltzen, edo egunsentian hiriaren ikuspegiari begira eta Lasai guneko soinu iradokitzaileak entzuten”, adierazi dute. Online jaialdi berezia Bilbao Bbk Live Uda leloarekin egingo da
“Urtero milaka eta milaka bisitari etortzen dira munduko txoko guztietatik; horrela, bada, aurtengoan Bilbao BBK Live jaialdiaren edukiera mugagabea izango da, eta nahi adina tokitatik disfrutatu ahal izango da. Guztira 12 musika-ordu izango dira hiru gauetan eta, zuzeneko kontzertuez gain, jaialdiaren
hamalau edizioetan izan diren baina orain arte sekula argitaratu ez diren emanaldi
historikoak ere eskainiko ditugu”, azaldu du antolakuntzak. Uztailaren 8an, 9an eta 10ean, hau da, osteguna, ostirala eta larunbatean, 21:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, www.bilbaobbklive.com
webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean. Honako hauen laguntzari esker egin ahal
izango dugu hori guztia: Bilboko Udala, BBK fundazioa, San Miguel, Beefater eta Firestone.
Emanaldi horrekin batera, Bilbao BBK Live jaialdiaren 2021eko ediziorako sarrerak salgai
jarriko dira; artista hauek baieztatuta ditugu jada: The Killers, Pet Shop Boys, Bad Bunny,
Bicep Live, Bomba Estéreo, Caribou, FKA twigs, Fontains D.C., Meute, Supergrass, El
Columpio Asesino eta León Benavente, eta gehiago ere iragarriko dituzte laster.