Dagoeneko ziklo honetatik igaro dira Rayden, Marlon, Paula Mattheus edo Juanito Makandé artistak, eta gaur egun ezinbesteko hitzordu bihurtu da egungo musika-talentuarentzat, baita kontzertu gehienetan sarrerak agortzen dituen publiko leialarentzat ere.
Zikloa martxoaren 23an hasiko da, Bartzelonako Malmö 040 taldearen eskutik; izan ere, 2023. urte honen hasieran ‘Los Cobardes Viven Siempre’ lehen albuma argitaratuta, dagoeneko lortu dute haien izena igaro den udako jaialdi askotan agertzea. Hilabete geroago, apirilaren 20an, Tu Otra Bonita taldeak alaitasunez eta festaz beteko du BBK Sala, musika, izaera eta pasioz beteriko eztanda eskainiz beren kantu berriei esker, taldearen "Alegría de Vivir" edo "Alitas de Mar" hits handiez gain.
Azkenik, maiatzean, egungo musika-panoramako artista berezienetako bik joko dute. Alde batetik, maiatzaren 4an, Idoiak esperotako bere bigarren lana, "De andar y desandar", estreinatuko du BBK Salan. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuliko da. Bestalde, maiatzaren 18an, BBK ON STAGE zikloa itxiko du Valeria Castrok, 2023an “La raíz” abestiagatik kanturik onenaren kategorian Latin Grammy sarietarako izendatu duten artistak. 24 urte besterik ez ditu Valeria Castrok, ahots sentikor, hauskor eta hotzikararako aproposaren jabe da, eta promesa izateari utzi dio benetan errealitate izateko. Kontzertu hau gaztelaniadunen munduko ahotsik oparoenetako batekin hitzordua izango da, zalantza barik.
Kontzertu guztietarako sarrerak ostiral honetan, abenduak 15, 10:00etan jarriko dira salgai, BBK Salan bertan edo Internet bidez.