Marina Szerezevsky antzezlea hiru emakume etorkinen larruan sartzen da muntaia hunkigarri eta soil honetan, emigrazioari, esklabutzari eta emakume-izaerari buruzko ikuspegi bana hurbiltzeko.
XXI. mendeko esklabotza berria jasaten duten hiru emakumeren istorioa kontatzen du Teatro Meridional konpainiak ‘Negra’ antzezlanean, ikusleei irribarrea eraginez aldi berean. “Gustuko dugu komedia eta zikina nahastea”, dio muntaiaren egileak, Julio Salvatierrak.
Lanak hiru protagonista ditu: legez kanpoko etorkinentzako lan-eremu batean askatutako mulato latinoamerikar bat, espainiar batekin ezkonduta eskuratutako paperak txalupatzat hartu duen karibetar bat eta Saheleko lautadatik egindako bidaia izugarria semeari kontatzen dion Maliko afrikar bat.
Hiru emakumeok esklabotzaz, emigrazioa eta emakume-izaeraz dihardute, Amnesty International-ekin elkarlanean sortutako muntaian. “Hasiera hasieratik argi genuen zerbaiterako balioko zuen ikuskizun konprometitu bat sortu nahi genuela”, azaldu du testuaren egileak.
Segur aski asko interesatuko zaizu...