MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

PELLO RAMIREZ
Pello Ramírez: Naturatik bihotzera datorren musika
2011-05-05

Sentiberatasun handiko konpositore eta interpretatzailea,Pello Ramirez (Ordizia, 1966) akordeoi eta biolontxelo jotzailearen musikak zentzumenak laztantzen ditu pasarte bakoitzean. Haren konposizioak zuzenean bihotzera heltzen zaizkigu modu naturalean, musikariak naturari dion miresmenaren eraginez akaso.

“Ni naturarekin behar dut harremana. Niretzat da nirebizitzan beharrezkoa den aspektua. Ez naiz hirikoa eta saiatzen naiz musikan aspektu hori islatzen”, dio Ramirezek.

Emanaldi honetan bakarka argitaratu dituen bi diskoak (‘Haize oihalak’ eta ‘Eskuz lurrari’, 2006an eta 2010ean hurrenez hurren Elkar-ekin argitaratuak) errepasatuko ditu, baita enkarguz idatzi dituen lanak ere, horien artean zenbait soinu-banda direla. Xabier Zeberio (arrobita etanykelharpa) eta Fredi Pelaez (piano eta teklatuak) izango ditu lagun; musikarihoriekin hainbat proiektutan lan egin du, tartean Alos Quartet musika instrumentaleko talde bikaina.

Pello Ramirezek musika tradizionalaren eta herrikoiaren arteko zubia eratu du. Akordeoiak (txikitatik ikasi zuen tresna) eman zion ikuspuntu herrikoia eta biolontxeloak, berriz, klasikoa.

Bere ibilbidean zehar hainbat kantarirekin ere lan egin du,(Benito Lertxundi, Maddi Oihenart eta Mikel Markez, besteak beste) eta musikari buruzko bestelako ikuspuntua eman dio esperientzia horrek. “Musikaren funtsa ezda instrumentua. Barrutik kantatu egin behar da eta kantariekin aritzea lezio handia da, benetako altxorra”, dio musikariak. Hortik bere musikaren jatorria:“urte asko daramatzat musikan eta hain barneratua dut musika, nire kantatzeko modua instrumentua dela”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GARDEN (2015)
Alos Quartet-ek soinu tradizionalen eta abangoardiakoen arteko zubia eratu du hari-instrumentuak erabiliz. Doinu iradokitzail... (gehiago irakurri)
Konpositore aparta izateaz gain, Pello Ramirez (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) akordeoi eta biolontxelo jotzaile bikaina ere bada. ... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
BARCELONA BILBAO SEVILLA SANTA CRUZ DE T...
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 20tik 22ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onenek... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Paisaia berdez eta naturaz inguratuta, Aiara Fest jaialdia Amurrion egingo da lehen a... (gehiago irakurri)
AMURRIO
Datorren hilabetean hasita eta uztailera arte, kalea izango da Getxoko kultura agerto... (gehiago irakurri)
AMURRIO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago