Eklektikoa, unibertsala eta munduko soinuei zabalik. Alos Quartet-ek makina bat eragin bere egin dituen talde berezia da, Balkanetako tradiziotik musika beltzeraino. Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Lorena Núñez eta Pello Ramirezek osatzen dute musikaren bidez sustrai horietan barrena bidaiatzera eramango gaituen taldea.
Alos Quartet-en musikak hari laukoteen inguruan finkatu diren estereotipoak apurtu ditu, soilik doinu klasiko eta malenkoniakoak jotzeko egokiak direla dioten horiek. “Gure mundua eta estetika guztiz bestelakoa da eta hori gure musikaren bitartez plazaratzen da”, dio Zeberiok. Horren adierazgarri da ‘Hamar tanta’, taldearen lan berria.
Taldeko lau kideak sona handiko talde eta musikariekin lan egin dute (Dulce Pontes, Oskorri eta Waldemar Bastos, besteak beste). “Hor baino eskola hoberik ez dago”, aitortu du musikariak.