MUSIKA

GETXO ESZENA KALEAN
2025-04-09
Datorren hilabetean hasita eta uztailera arte, kalea izango da Getxoko kultura agertokirik nabarmenetako bat. Kultura kalean bertan ezagutarazteko eta mota guztietako ikus-entzuleei kultura eskuratzeko aukera errazte aldera, Getxo Kulturak iaz abian jarritako bi programaren bigarren edizioa antolatuko du. Ekimen horiek 2025ean berriro ere itzuliko dira Getxora herritarrei askotariko ikuskizunak eta musika-emanaldiak eskaintzeko. Hala, hiru hilabetez, arte eszenikoen proposamen zabala izango da Areetako Geltokia plazan larunbatetan, ‘Getxo Eszena Kalean’ programaren eskutik. Bestalde, ‘Kristalezko kioskoa’ musika zikloak Muxikebarri kanpoaldera eramango ditu igandetan estilo eta genero askotako euskal artista eta taldeen emanaldiak. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.

Euskadiko, Kataluniako, Madrilgo eta Belgikako konpainiek 14 muntaia eskainiko dituzte aurten Getxo Eszena Kalean jaialdian, publikoa antzerkia, dantza, zirkua eta musika bezalako diziplinetara hurbiltzeko. Saio guztiak 18:30ean izango dira, bi izan ezik, 19:30ean (maiatzaren 3an) eta 20:30ean (maiatzaren 10ean).

 

Aurtengo egitaraua proposamen bikoitz batekin hasiko da maiatzaren 3an. Lehenengoa, Zurrunka konpainiaren 'Bira Kolore' testurik gabeko muntaia dugu eta, horren ondoren 'H' hasiko da (19:30), iaz Fetén azoka ospetsuan Kaleko Lan Onenaren saria jaso zuen La Corcoles zirku-ikuskizuna, hain zuzen ere. Hurrengo larunbatean, hilak 10, 'Plaza'ren txanda izango da (20:30), Euskadi Umore Azokako 2024ko Ikuskizun Onenaren Saria. Antzerki muntaia horrek La Pez zigilua du, lengoaien fusioa, publikoarekiko hurbiltasuna eta inprobisazioa ezaugarri nagusiak dituela. Hilaren 17an, 'Finito-infinito' ikuskizuna izango da, Trotamundos taldearen eskutik, eta maiatzaren 24an eta 31n, hurrenez hurren, 'Oh-Pera!’ zirku lana eta Trapu Zaharra konpainia historikoaren azken muntaia, 'La última y nos vamos' lanarekin publikoari umorez agur esango diona.

 

Ekainean, 'Sinkroniak: Inperfektu, Play & the Trip' lanak Getxoko InPut konpainiaren dantza ekarriko digu hilaren 7an, hiru pieza garaikideren bitartez. Hilaren 14an, Tio Teronen Semeak Getxora iritsiko da ‘Haurreskolari’ dantza eta umorea uztartzen dituen lanarekin. Hurrengo astean, hilaren 21ean, Hika Teatrok 'Atearen bestaldean' antzezlana taularatuko du eta, azkenik, ekaineko programari amaiera emateko, Alberto Velascok folklorea eta modernitatea uztartzen dituen 'Mugi mendiak' dantza lana aurkeztuko du.

 

Uztailaren 5ean, Nazioarteko 48. Jazzaldia dela eta, Kukai Dantzak 'Euskorleans' kalejira dibertigarria egingo du, euskal dantzak eta dixie erritmoak fusionatuz. Aste bete ondoren, hilaren 12an, 'Claudette' ren txanda izango da, iaz Leioako Umore Azokan saritutako Balancetoi eta Maleta konpainien zirku lana, hain zuzen ere. Uztailaren 19an Markeliñek 'Artilusio' aurkeztuko du, irakurketaren abentura eta liburuen mundua hurbiltzen digun antzezlana. Azkenik, Getxo Eszena Kalean zikloa Goitibera taldearen 'Eraitsi S.L.' komediarekin amaituko da.

 

‘Kristalezko kioskoa’

 

Bestalde, ‘Kristalezko Kioskoa’ musika zikloaren bigarren edizioak 12 emanaldi hartuko ditu, euskal artista eta taldeen eskutik. Emanaldi horiek Muxikebarri aurrean eskainiko dituzte igandetan, 13:30ean, eta pop, rock, indie, cumbia, funk eta blues soinuak izango dira entzungai, besteak beste. Maiatzaren 4an hasiko da egitaraua Bwatzabal Band rockaren klasikoekin. Hilaren 11n La Tokokera eta bere cumbia eta salsa soinuen txanda izango da. Hilaren 18an, Garbayo indie eta power poparen erritmoekin iritsiko da, eta, azkenik, maiatzaren 25ean, Lala Pérezek itxiko du hileko egitaraua, "Willy" Pérez Larrauri indie sondioei eskainia buru duen bandak.

 

Ekainean, zikloak bost emanaldi izango ditu. Hilaren 1ean, The Last Hiden Fox taldea Getxora iritsiko da, rocka, bluesa eta countrya uztartuta. Ekainaren 8an, Ekhi Lambert kantautoreak folk doinuak hurbilduko ditu eta, astebete geroago, ekainaren 15ean, Markos Untzetak country doinuak joko ditu euskaraz. Mikel Urretagoiena Triok jazz garaikidea eta euskal musika tradizionala uztartuko ditu 22an eta hilabetea The Cherry Boppers taldearen eskutik amaituko da, jazz funk doinuekin.

 

Getxo Jazzarekin bat eginez, uztailaren 6an Ainara Ortega & abeslariak eta Joaquín Chacón gitarristak jazz intimistako errepertorio bat joko dute. Hilaren 13an, Lorelei Green eta bere rock inguratzaile soinu zainduen txanda izango da eta, azkenik, 20an, zikloa datorren urtera arte agurtuko da Jon Gurrutxaga & Urbil Artolaren eta bere blues rock soinuen eskutik.

 

 

 

GETXO ESZENA KALEAN
GETXO ESZENA KALEAN

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
BARCELONA BILBAO SEVILLA SANTA CRUZ DE T...
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 20tik 22ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onenek... (gehiago irakurri)
AIARA FEST
Paisaia berdez eta naturaz inguratuta, Aiara Fest jaialdia Amurrion egingo da lehen a... (gehiago irakurri)
AMURRIO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Maria Jose Llergo, Charlie Cunningham eta Yerai Cortesek flamenkoaren ikuspegi pertsonala eskainiko dute, museoak antolatu et... (gehiago irakurri)
KURSAAL DONOSTIA
Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cr... (gehiago irakurri)
Kmon
DONOSTIA KULTURA
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zituen Dorianek 'Futuro imbles' estudioko zortzigarren laneko abestiak. Kontze... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago