MUSIKA

FRAN LASUEN -JOSÉ LUIS CANAL
Korrontez kontrako musika
Fran Lasuen biolinistak eta Jose Luis Canal piano-jotzaileak etenaldia egin dute beren bakarkako ibilbideetan, elkarrekin proiektu hau bultatzeko. Biolinak, pianoak eta ahotsak biltzen dituzte Lasuenen konposizioak, musika hutsa protagonista duen proposamen interesgarrian.

 

Batzuetan, bi musikari bikain presarik gabe eta merkatuaren exijentzietatik urrun lan egiteko elkartzen direnean, 'Gauzak' bezalako proposamen zintzo eta zinezkoak sortzen dira, Fran Lasuenen eta Jose Luis Canalen proiektua. Pieza gozoz osatutako errepertorioa sortu dute biek, pasarte instrumentalak 'saudade' eta 'chanson' frantziarra gogora dakartzaten beste batzuekin nahasten dituzten konposizioak. Hori guztia lau eskuz, gustu eta sentikortasun handiz interpretatua.
 
"Ez geneukan inolako presarik, horregatik lehendabizi jotzen hastea erabaki genuen, abestiak grabatzeaz pentsatu gabe", dio Lasuenek, Oskorriko kide ohi eta erregistro anitzeko konpositoreak. Canal taldekidea ere eskarmentu handiko musikaria da, bai laguntzaile gisa (Kepa Junkera eta El Consorcio) eta bai zenbait jazz proiektutan.
 
Lasuenek eta Canalek korrontez kontrako minutu musikalak proposatzen dituzte, presarik gabe eta soseguz entzuteko. Beraiek sortu dituzten bezalaxe.
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ORGANIK + KEPA JUNKERA
Kepa Junkerak idatzi eta zuzenean jotako musika du oinarri trikitilariak berak eta Organik Dantza Taldeak sortutako istorio d... (gehiago irakurri)
GALIZA
Kepa Junkerak Galiziako musika omendu du 'Galiza' albumean, euskal musikaririk unibertsalenetarikoa den trikitilariaren proie... (gehiago irakurri)
Euskal Herriko eta Armeniako tradizio musikalek bat egiten dute 'Aversusk' ikuskizunean, Kepa Junkera trikitilariak eta Ara M... (gehiago irakurri)
Etengabe muga berriak esploratu nahian, Kepa Junkera (Bilbo, 1965) trikitilariak mundu osoan barrena eraman du euskal musika ... (gehiago irakurri)
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
VIGO BARCELONA BILBAO SEVILLA SANTA CRUZ...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Maria Jose Llergo, Charlie Cunningham eta Yerai Cortesek flamenkoaren ikuspegi pertsonala eskainiko dute, museoak antolatu et... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago