Egia da , ez dago zertan antzokira joan antzerki ona ikusteko. Eta norbaitek zalantzarik badu horretaz , ‘ Alterazio magnetikoa ’ ikusi besterik ez du, Markeliñe konpainia bizkaitarraren muntaia berria ; horretarako ez du zertan antzerkira joan beharrik izango, kalean ikusteko diseinatu dute eta .
60 minutu eskasean , gizakion bilakaerari buruzko ikusmolde bitxia proposatu eta laburbildu du Markeliñek, antzina arbaso izan zituen tximinoetatik gaur egun bihurtu den animalia ustez jakintsuaren garaira arte.
Kontakizunak Ipar Amerikako indiar herriaren pasarte bat du abiapuntu , gerora superpotentzia boteretsua izango zen nazioko natiboek trenak lurrean eragiten zuen dardara sentitu zuten lehen aldikoa hain zuzen ere ; tren horrek ustezko aurre aurrerabidea ere ekarriko zien.
Hortik aurrera , irudiak ziztu bizian tartekatzen dira eszenatokian, leize - zuloen garaitik ziurgabetasunez beteriko oraingo garaira arte. Istorioak umorea , samurtasuna eta drama nahasten ditu, eszenografia urria eta irudimen asko erabiliz. Eta hainbeste irudimen nekez sartuko litzateke antzoki batean .