Musika, musika asko. Eta emozioa, emozio asko. Osagai horiek erabili ditu Markeliñe konpainia bizkaitarrak publiko familiarrari zuzendutako 'Kapsulak' ikuskizun musikala sortzeko, genero horretan egin duen lehen lana. Izan ere, kantuak ditu hari nagusitzat Katalunian arrakasta handia izandako konpainiarekin elkarlanean sortutako lanak. Helburua: haur batek aurre egin beharreko lehen arazoak kontatzea eta musika pixka batez zoriontsuago bizi daitekeela erakustea.
Samfaina de colors katalanek milaka ikusle liluratu dituzte bere ikuskizunekin. Orain Markeliñek euskarazko espektakulua sortu du, berezko antzerti-ukitua emanez zuzeneko musika-ikuskizunari.
Haurrek bere mundua islatuta ikusiko dute eszenatoki gainean eta agian nagusiek barruan daramaten haurrarekin egingo dute topo berriz ere.