Astor Piazzolla tangoaren berritzaile nagusietako bat izan zen XX. Mendean. Eta berritzaile handi askoren antzera, puristek ez zuten gogoko izan eta kritika gogorrak egin zizkioten, ‘tangoaren hiltzailea’ izatea egotzita. “Guztia aldatu denez gero, Buenos Aireseko musikak ere aldatu beharko luke”, esaten zuen berak.
Haren musikak maitemindutako pertsonen artean Azer Lyutfaiev azerbaijandar jatorriko biolin-jotzailea zegoen, gaur egun Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kide eta konpositore handiari gorazarre egiten dion laukote honen sortzailea. “Berak tangoaren kontzeptua aldatu zuen, eta sakonago, dramatikoago eta hunkigarriago bihurtu zuen. Abestitik abestira sekula errepikatu ez zen jenioa izan zen”, azaldu du.
Cuarteto Tanar Piazzollaren jatorrizko soinura hurbildu da, konpositoreak erabiltzen zuen formazioarekin (biolina, pianoa, kontrabaxua eta bandoneona), dantzari bikote bikain baten laguntzarekin.
Huts ez egiteko moduko ikuskizuna.