ARTE ESZENIKOAK
Testua: La Fundición

VLADIMIR TZEKOV / GRANADA
DANTZALDIA
VLADIMIR TZEKOV / Granada
Aurpegiek beti ezkutatzen dute atzean dagoenaren zati bat. Dekadentzia erdi faltsua baino ez den irribarre baten atzean dago zain. Azken finean, zer geratzen zaigu ez bada geldiunea, itxaronaldia, Alaitasunik gabeko zoriona, emoziorik gabeko mina?

Gure bizitzako erdi-egia eta erdi-gezurren inguruko ikuskizun bat.

 

Egia batek ere ezin du purutasun egoera mantendu musikaren erritmoak pentsamenduaren logika berdintzen duenean, errealitatea ordenatzeko gaitasunean.

Erdi-pertsonaiak, erdi-interpretazioak, erdi-koreografiak; hori guztia honakoa erakusteko: norbanakoen eta beren nortasun falta propioaren artean airean dagoen tarteko espazioa.

Komikoa baina baita dramatikoa ere, delikatua baina bortitza, absurdua baina esanahiz betea; dena aldi berean.

 

 

 

Zergatik pieza hau?

Pieza hau etengabeko ikerketa-prozesu baten parte da. Prozesu horretan, pentsamendu kritikoa lortzeko lengoaia eszenikoaren aukerak bilatzen saiatzen gara, errepresentazio naturalistara jo gabe; hau da, mundua eszena baino errealagoa dela, eta beraz, horretarako eredua dela onartu gabe.

 

Susmatzen hasi gara pentsamendu kritiko hori Aristotelesen esperientzia logikotik harago doala eta afekzio estetiko zuzen batekin lotuta dagoela; agian, baita eszenaren pertzepzio musikalaren zentzuarekin ere.

 

Ez dugu esango Artauden estiloko antzerkia egiten dugunik, baina nabarmendu nahi dugu bere testuak irakurri eta errepasatzen ditugula, eta bat gatozela eszenarekiko duen hautemate metafisikoarekin.

 

Tenpoa murrizteko saiakera bat da pieza hau, material eszenikoaren indarra mantenduz.

 

Erdi-errealitatearen sentsazioa lortzea da helburua. Esanahiak etenda geratzen diren eremu bat, ikusle bakoitzak libreki hartu ditzan eta logikaren aurreko maila batean haiekin komunikatzeko aukera izan dezan.

 

 

 

Gure asmoak

 

Gure asmoa zera da: gizarteak eta kulturak antzerkiaren inguruan eraiki dituzten kontzepzioak zalantzan jartzea, eta batez ere norbanakoaren bizitzari eragiten dion horretan erreparatzea.

Kontraesanak izateko eskubidea defendatzen duen antzerkia. Ez arazoak konpontzeko, beste afera batzuk planteatzeko baizik.

Ez dadila serioa izan, baizik eta arduratsua.

Ez dadila izan fanzine politiko bat, ekintza poetiko bat baizik.

Ez errepresentazio bat, baizik eta aurkezpen berri bat aldi bakoitzean.

Ez entretenimendurako, baizik eta ikuslearengan bete-betean eragiteko.

Eta hori guztia elitismo intelektualetan erori gabe.

 

 

Biografia

Vladimir Tzekov taldea Granadan sortu zen 2008an, Granadako Unibertsitatearekin egindako diziplina anitzeko lan baten ondorioz. Rapsodia nº 2: “La vida es sueño” ikuskizuna sortu zen.

 

 

2009ko irailean Vladimir Tzekovek bere ekintza eszenikoko laborategia ireki zuen, Granadan. Haien asmoa espazio hori sortzaile artistikoen prestakuntzarako eta sortzaile eta ikusleen arteko topaketarako lekua izatea zen. Beharrezko urratsa zen hori, taldea murgilduta zegoen ikerketa-prozesua koherentziaz burutu ahal izateko.

 

Vladimir Tzekov taldearen helburua lengoaia eszeniko trinko bat sortzea da, gizartearen, eszenaren eta norbanako garaikidearen oinarrizko galderak energiaz helarazteko.

Dagokigun denboran kokatzen saiatzeko lanean ari gara, eta ikusleek ekintza eszenikoaren inguruko interesa berreskuratzeko.

Kontua ez da bereziki prestatuta dauden ikus-entzuleak lortzea, baizik eta abstrakzio maila egokia lortzea transmisioa zuzena, aurreiritzirik gabea eta denontzako modukoa izan dadin.

Gure asmoa ez da ikus-entzuleek mezua ulertzea, ez dugu uste ikasbideak ematen hasteko eskubidea dugunik. Nahi duguna da eszenak ikus-entzulea ukitzea, ez dadila ikuskizunaren aurrean axolagabe egon.

Ikus-entzulea aktiboa izatea nahi dugu, ikuskizunean zehar lan egin dezala, baina ez soilik arrazoiaren ikuspegitik (saiatuta ere, klasista da), baita sentimenduaren ikuspegitik ere.

 

 

 Kritikak

 

 «Fantasía Nº10; "La alegría de vivir" Granadako Vladimir Tzekov konpainiaren bitxikeria ausarta da.

 

Ile luzedun mutil triste eta gozo bat, tutuz jantzia; ipurdi bistan dagoen kultura-teorialari bat; edertasun pasibo eta oldarkorraren ikur bat, kexatzen den gizon bat etengabe gurpildun aulkitik erortzen uzten duena.  

Laukote horretako kideak Antonin Artaud pentsalari frantses erradikalaren birbilobak direla pentsa daiteke.

Beren lana aztoragarria da, eta absurduaren absurduaz dibertigarria."

Donald Hutera, THE TIMES

 

 

 

“Hurrengo berrogei minutuak eman nituen gertatu zitzaidana ebaluatzen saiatzen. Oraindik ere ez nuke jakingo esaten. […] Uste dut konpainiak musika pieza berri bat entzutearen antzeko esperientzia helaraztea lortu zuela. Pentsamendua eta emozioa sorrarazten dute, baina ez da derrigorrezkoa zerbait ulertzea.»

 

Caroline Hailstone, THE MANCUNION http://mancunion.com/2013/01/30/an-international-eyeful/

 

-----------------------

«Tutuz jantzitako gizon bizardun bat geldi-geldi dago, bata beltzez jantzitako emakume bat gurpildun aulkian doan gizon bati bultzaka. Lantzean behin lurrera botatzen du bortizki. Kontzeptu filosofikoen errezitaldi bat da, ekintza gogor baina espresiorik gabeekin uztartuta.

 

"La alegría de vivir" lanari porrota eta kexua darie, ondoren estasia.»

Adam Somerset, THEATRE IN WALES

http://www.theatre-wales.co.uk/reviews/reviews_details.asp?reviewID=2887

 

 

 

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANIEL ABREU
'La Desnudez' hiru Max Sariz jabetu zen 2018an (antzezle onena, koreografia onena eta ikuskizun onena), bikote baten bizitza ... (gehiago irakurri)
EDUARDO GUERRERO
Eduardo Guerrero (Cádiz, 1983) Eva Yerbabuenaren konpainiako kidea izan da 1983az ger... (gehiago irakurri)
RIVAS VACIAMADRID ALCORCÓN
Egungo flamenkoa berritzeko ahaleginean, Olga Pericet (Kordoba, 1975) dantzari eta koreografoak sari ugari bildu ditu; adibid... (gehiago irakurri)
Manuel Liñan (Granada) dantzari eta koreografoa flamenko modernoaren izarretako bat da. Lan berria aurkeztuko du, 'Sinergia',... (gehiago irakurri)
Floating flowers asiar hego-mendebaldeko tradizioan inspiratzen da. Hildakoei agur esateko momentuan, uretako linternak –Loi ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago