CROSSCURRENTS TRIO + CHIEF ADJUAH (CHRISTIAN SCOTT)
Crosscurrents Trio + Chief Adjuah (Christian Scott)
CROSSCURRENTS TRIO 

Dave Holland (kontrabaxua), Chris Potter (saxofoia), TBC (perkusioa)

Crosscurrents Trio - Dave Holland eta Chris Potter - azken hamarkadetako ÇJazzaren arrastoa utzi duten bi erraldoiren elkarketa da. Bi musikari bikain dira, bakoitza bere instrumentuan birtuosismorik handiena eta musika-hizkuntzarik sofistikatuena hunkitzeko, inspiratzeko eta hedatzeko gai direnak. Bakoitzak bere aldetik izar handi bat izateak ez du eragozten elkar ondo ulertzea, berdinetik berdinera, elkar errespetatuz, elkar ulertuz eta lagunduz, musikarekiko duten maitasun handitik bide berriak aurkitzeko eta lurralde ezezagunak esploratzeko.

Dave Holland funtsezko figura da Jazz garaikidearen bilakaeran, eta bost hamarkada baino gehiago daramatza agertokietan. Bere musikak arrasto sakona utzi du Jazz garaikidearen munduan, eta orain arte egin duen ibilbidea une gogoangarriez josita dago: Miles Davisen sail erritmikoan jo zuen In a Silent Way (1969) eta Bitches Brew (1970) albumetan, Chick Corearekin Circle taldean, John Abercrombie eta Jack DeJonnetterekin Getaway hirukotean, Herbie Hancock eta Pat Methenyrekin Parallel Realities taldean, Stan Getzekin, Sam Riversekin?

Chris Potter Jazz garaikidearen aitzindari hau saxofonista eta konpositorea da, eta mugarik ez duen sormena eta inprobisatzeko gaitasun harrigarria dira bere dohainetako batzuk. Bere estiloa bizia, sofistikatua, dinamikoa eta adierazkorra da, eta Jazzik klasikoenetik hasi eta fusiorik abangoardisteneraino iristen da. Eragin ugaritatik edanez moldatu da, eta iraganaren, orainaren eta etorkizunaren ezagutza musikal zabalaren jabe da. Izan ere, artisten zerrenda luze-luze batekin kolaboratu du, besteak beste aipatzekoak Herbie Hancock, John Scofield, Mingus Big Band, Jim Hall, Paul Motian, Dave Douglas, Ray Brown, Steely Dan, Marian McPartland, Larry Carlton, Mike Mainieri, James Moody...

Chief Adjuah (Christian Scott)

Chief Xian aTunde Adjuah (lehen Christian Scott izenez ezaguna) musikari apurtzaile, tronpetista, konpositore eta ekoizlea da. New Orleanseko bere jaioterrian Jazzaren iturrietatik edan eta bere estilo bereizgarria eta ia harroa garatuz, Jazzeko puristak zein beste genero batzuen zaleak erakarri ditu zalantzarik gabe.

Jazzaren berritzaile eta saxofonista mitiko Donald Harrison Jr-ren iloba, hamahiru urte zituela hasi zen musikan prestakuntza jasotzen bere osabaren zuzendaritzapean. 2001ean, New Orleanseko Sormen Arteetako Zentroan (NOCCA) graduatu ondoren, beka bat lortu zuen Berklee College of Music-en.

Edison sari bi irabazi ditu eta bost aldiz izendatu dute Grammy sarietarako. Kritikak goretsitako estudioko hamabi grabazio, zuzeneko hiru album eta arrakasta handien bilduma bat kaleratu ditu. ?Forecasting cell? konbentzio harmonikoa garatzeagatik eta bere ?xuxurlatze? teknikagatik ezaguna da; honen bidez, arnasketa nabarmentzen du bibrazioaren gainetik, instrumentuaren ahoan. Era berean, Adjuah ?Stretch Music?-en sortzailea da: Jazza mugarik gabe ulertzeko modu bat, generoa hedatzen saiatzen dena, forma, hizkuntza eta kultura musikal ugari barnean hartzeko. Ikuspegi musikal hau inklusioaren, elkarrizketaren eta kulturen arteko komunikazioaren filosofian oinarritzen da, mundu osoko adierazpideak batzen dituen musika sortzeko, berrikuntza artearen funtsezko osagai gisa ulertuz, helburu batekin, alegia Jazzaren oztopoak gainditzea eta hurbilago bihurtzea, batez ere entzule gazteenentzat.

Artista polifazetikoak, musika konposatu, ekoiztu eta interpretatzeaz gain, aplikazio interaktibo bat ere sortu du, musika ikasteko, entzuteko eta praktikatzeko esperientzia pertsonalizatzea ahalbidetzen duena; gai sozial eta politiko garaikideak aztertzen ditu, besteak beste, esklabotza modernoa espetxe-sisteman, elikaduraren segurtasunik eza, klima-aldaketa, eta genero- eta arraza-desberdintasunak; instrumentuen diseinua ere irauli du, Siren, Sirenette eta Adjuah Trumpet tronpetekin, eta berriki Adjuah Bow-rekin, kamele n?goni eta grabikordio hibridoa; ikerlanak egiten ditu Tulaneko Unibertsitatean; komunitateko hainbat erakunderekin konprometituta dago, irakaslea da, eztabaida-foroak antolatzen ditu, eta instrumentuak ematen ditu dohaintzan musikari gazteak babesteko?

Jazzaren gaur egungo erreferentzietako bat da Chief Adjuah, ezin konta ahala eragin uztartu eta xurgatzeko gai dena, eta, zalantzarik gabe, egungo musikaren eszenako figura bikain, original eta nortasun handieneko bat da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
MADRID BILBAO
Bulegok bere pop rock euskalduna eskaintzen jarraitzen du, publiko gaztearen gustukoa... (gehiago irakurri)
AZPEITIA BILBAO
Kirk Knuffke Quartet Featuring Ray Anderson Kirk Knuffke (korneta), Ray Anderson (tr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marc Ribot Ceramic Dog Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (baxua, elektro... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Oscar Peterson Centennial Concert John Clayton (kontrabaxua), Jeff Hamilton (bateria... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Andrew Bird Trio Andrew Bird (ahotsa, bibolina), Ted Poor (bateria), Alan Hampton (b... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Larunbata
Place de la Trinidad
21:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago