MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

ALOS QUARTET
Garden (2015)
Alos Quartet. Abangoardiaren eta tradizioaren arteko haria
2016-03-22
Alos Quartet-ek soinu tradizionalen eta abangoardiakoen arteko zubia eratu du hari-instrumentuak erabiliz. Doinu iradokitzaileek eta zenbaitetan epikoek betetzen dute 'Garden' (2015), Oreka Tx eta Aukeran Dantza Konpainiarekin batera aurkezten ari diren lan berria.

Zerbait berria sortzea da edozein artistak aurre egin beharreko erronka nagusietako bat. Helburua tresna tradizionalak erabiliz betetzeak are zailago bihurtzen du eginkizuna; oso sortzaile gutxik dute hori egiteko gaitasuna. Eta agian horixe da Alos Quartetek bere ibilbidean zehar azaldutako meritu nagusia: hari-musikaren soinu tradizionaletatik abiatuz, soinu klasiko eta aldi berean garaikidea sortzen duen espiritu berritzailea, sustraiei lotutakoa baina erabat unibertsala. Bertute horiek nabariak dira ‘Garden’ (2015) diskoan, talde interesgarri honen lan berrian.

Hari-lauko klasikoak eskaini dezakeen moldakortasuna erakutsi dute taldea sortu zenetik Xabier Zeberiok (Nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Pello Ramirezek (biolontxeloa). Horri esker, Dulce Pontesen mailako artistekin lan egiteko modua izan dute, oraingoz disko berri honetako 13 piezak erakusgarri berriena duen jardunbide oparoan. Balsetik tangoraino heltzen diren doinuak bildu dituzte bertan, euskal sustraidun musika bazterrean utzi gabe. Eñaut Elorrietan abeslariaren eta Harkaitz Cano idazlearen kolaborazioek borobiltzen dute zuzenean Aukeran dantza konpainiarekin eta Oreka Tx txalapartari bikotearekin batera aurkezten ari diren albuma

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GARDEN (2015)
Alos Quartet-ek soinu tradizionalen eta abangoardiakoen arteko zubia eratu du hari-instrumentuak erabiliz. Doinu iradokitzail... (gehiago irakurri)

Alos Quartet Et Incarnatus orkestraren barruan sortu zen 1999an, Niko Etxarten enkargu bati erantzunez. Harez geroztik, ganbe... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago