ARTE ESZENIKOAK
Testua: Teatro Arriaga Antzokia

BALLET NATIONAL DE MARSEILLE
BALLET NATIONAL DE MARSEILLE - PASSIONE
Passione, Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak libreki eta maisutasun handiz moldatuta dago; asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen, horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoniaz baliatuz. Gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz.

Greco-k eta Scholten-ek sortutako lanek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte mundu osoan zehar. Tinko eusten diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari. Pianoaren eta eskusoinuaren doinuak zuzenean jasotzen dituen zazpi dantzarirentzako obra honetan, Marseillako Ballet Nazionalak dantzaren eta musikaren arteko harremana bikaina esploratzen du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN DURANGO
Oharra Soilik akreditazioarekin Twenty Toesek bost pilotarekin malabarak egiten... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago