ARTE ESZENIKOAK

TWENTY TOES
Twenty Toes

Oharra

Soilik akreditazioarekin

Twenty Toesek bost pilotarekin malabarak egiten dituen ezohiko izaki baten unibertsora eramango gaitu. Ematen du lau esku eta hogei hatz dituela... edo lau oin eta hogei behatz? Malabar-emanaldi oso berezi honek publikoaren irudimena piztu eta ikusizko pertzepzioa desafiatuko du.

Roxana Küwen 1989an jaio zen Alemania iparraldean eta 2013an graduatu zen Fontys Academy for Circus and Performance Art-en (Tilburg, Herbehereak). Ikasketen bigarren urtean, trapezio finkoan eta oinekin egiten diren malabaretan espezializatu zen.

Ikusleak bere mundura eramatea gustatzen zaio, eta, kategoriekin eta presentzia eszenikoarekin jolastuz, haiek harritu, nahastu edo liluratzea ere bai. Gainera, bere diziplinak askotariko testuinguruetan kokatzea eta oso ohikoak ez diren espazioetan lan egitea gustatzen zaio. Bere ikusleen aniztasuna bere ikuspegi artistikorako ezinbesteko faktorea da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN DURANGO
Danse Macabre Martin Zimmermann koreografo eta artistaren sorkuntza berria da. Azken ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
17
Martxoa
Astelehena
Tabakalera-Patioa
13:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago