Lettering esaten zaio ingelesez jarduera honi eta, zehatzago adierazteko zeri buruz ari garen, eskuz marraztutako letrak sortzea dela esango genuke.
Ikastaro hau publiko orokorrarentzat zuzenduta dago.
Adin aldetik, 15 urtetik gorakoentzat.
Plaza kopuru mugatua izango du, 10 lagunentzako. Izen ematea lehenengo burutzen dutenentzako.
Dohainik eskainiko dugu.
Ikastaro trinkoa izango da, bi saiotan eskainiko duguna, larunbata goizez: azaroaren 12 eta 19an, 10:00ak eta 14:00ak bitartean.
Irakaslea Ainhoa Gordo izango da. Eduki eta azalpenak euskaraz eskainiko ditu eta landutako adibideak eta egindako lanak euskaraz izango dira baita ere.
Saio bakoitzean kaligrafiaren arloko teknika desberdin bat landuko da:
-Azaroaren 12an: lettering, letrak egiten ikasi. Errotulagailu berezi batzuekin letrak sortzen eta diseinatzen ikasiko dugu.
-Azaroaren 19an: aurrerago eginez, jarduera honetan aurre pausu bat emango dugu eta neuland teknika landuko dugu. Honi banbuzko luma batekin idazteari deitzen zaio.
Izen-ematea zabalik dago eta plazak bete arte iraungo du.
Izena emateko:
http://darabilbo.blogspot.com.es/p/izena-eman.html