Alfonso Baronek eta Luciano Rosá-k sortu zuten Un Poyo Rojo 2008an Buenos Aires hirian. Mugimenduaren bidez, bi gizonen arteko erlazio mota desberdinak azaltzea beste asmorik ez zuten hasieran. Hori guztia, dantza eta antzerkia erabiliz.
Proposamena hazten joan zen, gaur egun gozatzen ari garen ikuskizuna bilakatu arte. Emanaldi eszeniko original eta berezia da, arte eszenikoen edozein zalek ikusteko modukoa. Akrobazia eta komikotasuna, naif eta kitsch ukitu gozoarekin. Koktel interesgarria, gizakion ahalmen fisiko eta espiritualak erakusteko.