2020-06-12
Normaltasunerako trantsizioa prozesuaren hirugarren fasea arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuko balditzak kontutan hartuz hartu dute erabakia.
Ekainaren 17tik aurrera (asteazkena) Arriaga Antzokiak ateak zabalduko ditu berriro, baina aurreikusitako edukiera handiagoa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako normaltasunerako trantsizio prozesuaren 3. fasea kudeatzeko eta aplikatzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 7ko Lehendakariaren 13/2020 DEKRETUAN arau aldaketa jaso zen, eta horri esker, hasieran aurreikusitakoak baino eserleku gehiago egongo dira salgai.
Arriaga Antzokiak, bere eserlekuak aztertu eta pertsonen arteko distantzia fisikoari buruzko osasun-baldintzak betetzeko banaketa aztertu ondoren, 59 sarrera gehiago jarriko ditu salgai ikuskizun bakoitzerako gaurtik aurrera, eta dagoeneko salgai zeuden 246 sarrerei gehituko zaizkie. Horrela, 305 eserleku egongo dira ekainaren 17tik uztailaren 23ra bitartean egingo diren 19 ikuskizunetarako. Oso neurri positiboa da, ikusle gehiagori emango diolako ikuskizunetara joateko aukera. Zalantzarik gabe, jende askok eskertuko du hori, izan ere, joan den 4an ekaineko eta uztaileko denboraldirako sarrerak salgai jarri zirenetik ikusi den salmenten erritmoa oso ona izan da.
Ikuskizun guztietarako sarrerek 15 euroko kostu bakarra dutela (12 euro Arriagaren Adiskideentzat) eta 30 eurorengatik hiru ikuskizunerako bonua eskuratzeko aukera ematen dela.
Segur aski asko interesatuko zaizu...