Jaialdiari ostiralean eman zitzaion hasiera Rojo Telón eta Hortzmuga Teatroa euskal talde eta Meriko artista japoniarraren ikuskizunekin. Publikoak zirkua, dantza eta kaleko antzerkia bezalako disziplinetaz gozatzeko aukera izan zuen. Sei emanaldi aurkeztu ziren larunbatean, Tiritirantes taldearen umore, zirku eta magiako proposamenarekin hasita. El Gran Dimitrik bere abilezia artistiko guztiak eskaini zituen Juan XXIII Plazan. Udaletxeko Plazan egingo ziren gainerako emanaldiak Frontoian izan ziren azkenean, eguraldi txarraren ondorioz. Honek ez zuen oztopatu bertaratutako pertsona guztiek La Bella Tour, Meriko, Dado Oddball eta Joan Català artistekin gozatzea. Klown-ak bere tartea euki zuen igandean Clown Baret, Oihulari Klown eta Wilbur Clown taldeen eskutik, adibidez. Kate & Pasi finlandiarrek euren akrobaziarik onenak aurkeztu zituzten Arrigorriagan. Cie. Les Krilati frantsesek eman zioten amaiera egitarauari, Frontoian eskainitako ‘J´arrive’ lanarekin.
Jaialdiaren antolakuntzatik aurtengo edizioan parte hartu duten konpainia guztiek eskainitako lan ona eskertu dute, eta lau euskal taldeek egindako emanaldien arrakasta azpimarratu dute (Rojo Telón, Hortzmuga Teatroa, Tititirantes eta Oihulari Klown). “Aurkeztutako obren aniztasun eta kalitateagatik zoriondu gaituzte”, adierazi du Arrigorriagako Udaleko Kultura Zinegotzia den Maite Custodio Iglesiasek. Arrigorriagako alkateak, Asier Albizua Manriquek, udaleko zein produkzioko langile guztiei eskertu die egindako la ona. Arrigorriagara asteburuaz gozatzera bertaratutakoei eskerrak eman die alkateak ere. “Goza zezatela eta txiki zein nagusientzat hezigarria izan zedin espero dugu”, bukatu du.
Amaitutzat ematen da honela Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren XXI. edizioa, herriko txoko guztietara umorea eraman duena, tailer eta erakusketen bitartez ere parte-hartzea bultzatuz.