Jaialdiak aurreko edizioko bi guneak hartuko ditu. Lehenbiziko astean Kale Nagusiko BBK Salan egongo da, eta, izan ere, Ja!-ren ohiko eszenatoki bihurtu da, 2010ean martxan jarri zenetik. Egitarauaren bigarren zatia Mitxelena entzunaretoan egingo da, UPV/EHUren paraninfoan, Abandoibarra etorbideko Bizkaia Aretoan, hain zuzen. Era berean, publiko zabalagoa erakartzeko eta baita hurbilekoak direlako ere, Ja!-k Naukas Bilbaoren zientzia, eszeptizismoa eta umorearen jaialdi berriarekin kolaboratuko du. Neuromagiari buruzko ekitaldia izango da, baina oraindik zehazteko dago.
Irailaren erdialdera argitaratuko da 2023ko Ja!-ren egitarau osoa. Nazio eta nazioarteko egile ospetsuak bilduko ditu. Oraingoan ere, mota guztietako ikusleak erakartzen saiatuko da; hau da, esparru jantziak eta herrikoiak uztartzea, umorea erabiliz eta literatura ardatz izanik. Saio guztiak doakoak dira.
Web berrian jaialdiaren historia osoa ikus daiteke, martxan jarri zenetik 2010ean. Era berean, nahi duenak Ja!-ren albistegira harpidetzeko aukera du www.jafestival.com
Magia eta Javier Jaénen kartela
Egitarauaren barruan magia nagusituko da, arteen eta kulturaren ikuspegi desberdinetatik eta hainbat egileren eskutik. Magia, hots, arrazoibidetik at eta naturaz gaindi gertatzen dena, ulertu eta aurreikusi ezin dezakeguna. Magikoaren eta irudimenaren ahalmenaren arteko erlazio estua, artean duten eragina eta umorearekin duten harremana. Irudimena, eta baita umorea ere, gizakiaren bereizgarriak dira, eta horien arabera ulertzen eta irudikatzen du mundua. Ja!-ren 14. edizioak eremu magiko eta
miragarri horretan aldarrikatzea du xede.
Javier Jaén artista grafikoak diseinatu du 2023ko kartela, bigarren urtez. Zuribeltzeko ilargi-eklipse estilizatuak begi bat marrazten du, eta amarrutik ere badu
zerbait. Jaialdiak publikoarentzat sortutako bidaia magikoa iragartzen du.
Méliès magoa
'Méliès magoa' izenburupean, egitarauaren barruan magiak zenbaterainoko garrantzia duen erakutsi nahi izan da. George Méliès (1861-1938) ilusionista eta zinemagilea izan zen, baita pantailaratutako fantasiazko generoaren aitzindari bikaina ere. Irudimen handiko dekoratu barrokoetan filmatutako ekintza fantastiko eta irudi onirikoekin mundu
oparoa sortu zuen. 1902an ‘Ilargira bidaia’ filmatu zuen, bere maisulana.
Zinearen historian irudi ikonikoa da. Ilargiak giza aurpegiaren itxura dauka, eta espazio-ontzia ere baden kanoi-obusak begi bat zulatzen dio. Ilargi-begi horretan
oinarritzen da Javier Jaénen kartela. Bere filmografiaren sekuentzia eta film labur batzuk proiektatuko dira, eta, gero, ikusitakoaren (zinemagilearen nobela-itxurako bizitza ere izango dute hizpide) gainean arituko dira hizketan Mélièsen bi jarraitzaile zoro: Raquel Sastre umorista (Sombra fantasiazko zinema-jaialdiaren antolatzailea) eta Imanol Ituiño
magoa (magiaren historiaren dibulgatzailea eta dokumentalista).
Sekuentzien proiekzioak xarma handia izango du, eta, izan ere, antzinako zinema mutuaren estilora, Lola Barroso Nórdica Libros argitaletxeko prentsaarduradun
eta pianista profesionalak saiorako prestatu duen musika-konposizioa joko du.
Pertierra enigma
Olivares ilustratzailearen eta 2022ko otsailean hil zenetik etsipenez oroitzen dugun Fernando Marías idazlearen (‘El silencio se mueve’ eleberrian) arteko
proiektu bat da. ‘Pertierra enigma’ hamalau urteko lanaren emaitza da, «izaki erreal bihurtutako fikziozko pertsonaia iheskor» baten historia, hain zuzen. Joaquín Pertierra misteriotsuak Javier Olivaresi zor dio bere bizitza grafikoa, eta, izan ere, ilustratzailea irudikatzeaz gainera, sortze-ahalegin izugarria egin zuen haren nortasun artistikoa biderkatu, edo behintzat, bikoizteko.
Erakusketak Joaquín Pertierraren bizitzaren misterioa kontatzen du eta sortzeprozesu horretan irudimena da giltzarria. Enigma literarioaren kontakizuna eta
Pertierraren ‘obra’ bilduko ditu: inork agindu ez zituen liburu enblematikoen eta diskoen azalak, aldizkarien azalak, komiki-orrialdeak, etab. Olivares-en eta Marías-en arteko adiskidetasunaren laburpena eta omenaldi bikoitza ere bada: batetik, 40ko, 50eko eta 70eko hamarkadetako ilustratzaile ahaztuei, eta, bestetik, Ja!-ren hasieratik harreman estua izan duen Fernando Marías idazlearen talentu emankorrari.
‘Pertierra enigma’ Axular erakusketa-aretoan eta Bizkaia Aretoaren eranskinetan egongo da ikusgai, dohainik, irailaren 20tik urriaren 22ra arte.
Erakusketatik hautatutako hamar irudi formatu handian ikusiko dira Bilboko metro-geltokien atondoetan, irailaren 15etik urriaren 31ra.
John Banville
Aurrerapen gisa, edizio honetara bilduko diren nazioarteko egileen artetik John Banville idazle irlandar ospetsuak baieztatu du bertaratzea. María Fascek, Alfaguaran duen editoreak, jendaurrean elkarrizketatuko du (ingelesez aldibereko itzulpenarekin).
John Banvillek obra literario ugari idatzi ditu. Haren eleberriak maisulanak dira. Umorearen eskujokalaria da: konparaketa metaforiko originalak erabiltzen ditu
eta haren pertsonaiek badute halako berezitasun erakargarri bat. Kritikariek esan izan dute Banvillen obrak irakurtzea izugarrizko talentua, argitasuna eta adimena
dituen mago baten aurrean egotea dela.
Haren azken eleberria, ‘Las singularidades’ (2023) izenekoa, maisulana dela iritzi zaio, orain arte idatzi duen obra onenetako bat. Nobela beltzaren gaztelaniazko argitalpenetan Benjamin Black izenez sinatzen du. Javier Olivaresi ere antzeko zerbait geratzen zaio Joaquín Pertierraren arima bere buruaz jabetzen denean. Ezizen artistikoak eta nortasunaren alderdi ezkutuak bertan edota magikoki ezkutatuta izango ditugu Ja!-ren edizio honetan.