LITERATURA
Testua: Kmon

JA! BILBAO 2024
Ja! Bilbao
JA! BILBAO FESTIVAL
Ja! Bilbao 2024
2024-10-09
15. Ja! Jaialdia urriaren 10etik 20ra ospatuko da. Nobedade gisa, edizio honetako ekitaldi guztietara sarrera irekia eta doakoa da, edukiera bete arte, eta ez da gonbidapenik hartu behar Bernardo Atxaga eta Roberto Mosok hasiko dute egitarauaren lehen zatia. BBK Salan egingo da, eta bost hitzordu biltzen ditu Juan Tallón, Bárbara Mingo, Carlos Areces eta Monika Zgustova ere protagonistak izango dira Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko XV. Jaialdiko lehen zatian. Bestalde, pasadan asteazkenean inauguratu zen ‘Kafka Kaleidoskopioa’ erakusketa, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan

Ostegun honetan hasiko da Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa. Aurten, bat egingo du modernismoaren idazle garrantzitsuenetako bat izan zen Franz Kafkaren (Praga, 1883 - Kierling, Austria, 1924) heriotzaren mendeurrenaren ospakizunekin. Egitarauaren gai nagusia izango da, nahiz eta hasierako hitzorduan eta ondoz ondoko lau egunetan zehar BBK Salako eszenatokiak (Bilbon) itzal luze hori tarteka baztertuko duen.

Ostiralean, adibidez, Zadie Smith idazle bikainaren eskutik. Zadie Smith-ek (Londres, 1975) bonbazia handian debutatu zuen Dientes blancos obrarekin. Harrezkero, jazzaren erritmora mugitzen da, haren jaioleku izan zen Londres ipar-mendebaldeko auzo berean. Kultura anitzeko pertsonaiez betetako eremua da —Zadie bera jamaikar jatorrikoa da—, eta, bertan, familiarekin edo desberdintasun sozialekin lotuta dauden pil-pileko gaiak ikuspegi garratzaz eta izpiritu jostariz jorratzen dira. Salamandra argitaletxeak La impostura argitaratu berri du, egilearen azken eleberria eta fikzio historikoan murgiltzen den lehena. Aloma Rodríguez idazlea izango da haren dantza-bikotea, eta mota horretako eleberria idazteko arrazoiak izango dituzte hizpide. Zadie Smithen lan-ibilbidea ere aztertuko dute, Cambiar de idea liburuan argitaratuko F. Kafka, un hombre corriente entsegua barne, saiakera-idazle bikaina ere baita egilea. Antolakuntzaren ustez, Smith gurekin izateko arrazoiak ez dira falta, dela edizio honetan dela beste edozeinetan, eta, izan ere, hasiera-hasieratik geunden Smith jaialdira etortzeko irrikaz.

 

Bernardo Atxagak emango dio hasiera Ja! Jaialdiari

 

 

Dena dela, Bernardo Atxagak emango dio hasiera Ja! Jaialdiari. Bizitza osoa literatura idazten eman duen Bernardo Atxagak umorearekiko joera erakutsi du bere azken lanetan. Egilearen hitzetan, haurrentzako liburuetan beti erabili izan du baliabide hori, baina ezin izan zuen bere obra osora zabaldu, ETA desagertu zen arte. Egileak Zarama euskal rock-taldearen Iñaki, zer urrun dago Kamerun abesti ezaguna aukeratu du, haren aurkezpen-bideorako. Egilearen hitzetan, bizitzako fase argitsuago batean dago orain, eta horri buruz mintzatuko da Roberto Moso kazetari eta euskal banda mitikoaren abeslari eta kanta-idazle izan zenarekin. Elkarrekin, «euskara eta gaztelania modernizatzeko eta nazioartean zabaltzeko ekarpen handia» egin izanarengatik 2019an Letren Sari Nazionala jaso zuen euskal egilearen ibilbidea aztertuko dute.

 

Biharamunean, Zadie Smith eta Aloma Rodríguez igoko dira eszenatokira, eta, haiekin batera, Juan Tallón eta Barbara Mingo. Arte modernoaren nabarmenkeriak, hutsalkeriak eta gehiegikeriak hain dira absurdoak, ezen Kafkaren kontakizun batean ondo emango luketen. Horren adibide dira Duchamp-en pixalekua eta Cattelan-ek horman itsatsitako platanoa, Yves Klein- en erakusketa ikusezina eta milioi bat dolarrean saldu eta berehala Banksy-ren lan bat suntsitu izana, Maitasuna zaborretan dago obra sortzeko. Ezin ahaztu ere Richard Serraren hogeita hamazortzi tonako eskulturaren desagerpena. Horretan oinarrituta idatzi zuen Juan Tallónek Obra maestra eleberria (Anagrama). Barbara Mingok ere arteari buruz idatzi du, Vilnis liburuan (Caballoo de Troya) eta hainbat prentsa-artikulutan. Mahai-inguru horretako parte-hartzaileak Kafkaren zaleak dira, eta, hain zuzen ere, Kafka haien kontakizunetako pertsonaia bat izan da askotan. Ildo horretatik, idazle txekiarraren eta arte modernoaren arteko loturari buruz mintzatuko dira, Kafka artea (eta ez arte kafkiarra) lelopean.

 

Larunbatean, Carlos Areces aktorea, umoregilea, komiki-marrazkigilea eta Ojete Calor biko musika-taldeko abeslaria izango da protagonista. Carlos Areces aktorea, umorista, komiki-marrazkigilea eta Ojete Calor taldeko abeslaria da. Artista polifazetikoak askotan parte hartu du jaialdian, baita haren bertsio desberdinetan ere. Lehena 2015ean izan zen, eta Antonio Resinesen bikote komikoa izan zen. Hiru urte beranduago, Álex de la Iglesiaren elkarrizketatzailea eta musa izan zen. Azkenik, Ja! jaialdira bertaratuko den hirugarren honetan, aktoreak bere burua antzeztuko du, eta baita protagonista nagusi bilakatu ere. Harekin batera egongo da Bruno Pardo Porto, kazetari chanante-aren paperean.

 

Milenari gutunak lanaren bitartez, Kafkak gutun haien hartzailea aurkeztu zigun: bizitasun handia izateagatik idazleak miresten zuen emakume berezia. Milena Jesenskák (1896-1944) Kafkaren obra batzuk txekierara itzuli zituen, eta egilea sakonean ulertu zuen. Ororen gainetik, kazetari ezaguna izan zen, eta Vienako

 

elite intelektualeko eta Txekoslovakiako nazien inbasioaren kontrako erresistentzia-taldeetako kidea ere bai. Ravensbrück kontzentrazio-eremuan eman zituen azken egunak, keinu ausartekin gupida erakutsiz. Horietako batzuk saioan entzungo den musikarekin daude lotuta: Jesenskáren pieza gogokoenen bilduma, Lola Barrosok hautatu eta pianoan joko dituenak. Monika Zgustova kazetari eta idazle txekiarra da, haren protagonista, Pragako Milena, bezala. Pertsonaia zirraragarri hori aurkeztuko digu, Carolina Ontiverok, Ja! jaialdiaren zuzendarikideak, gidatutako topaketan.

Hamabosgarren edizioa urriaren 10etik 20ra egingo da Bilbon. Aurreko deialdiko agertoki nagusiak errepikatuko dira. Lehen astean, BBK Sala (Kale Nagusia, 19) izango da egoitza nagusia, jaialdia 2010ean hasi zenetik ohiko eszenatoki dena. Bigarren zatia Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfo den UPV/EHUren Bizkaia Aretoa - UPV/EHUn (Abandoibarra etorbidea, 3) egingo da.

 

Han inauguratu zen pasadan ostegunean Kafka Kaleidoskopioa. Erakusketak idazle txekiar apartaren bizitza eta obra erakusten dizkigu, nazioko eta nazioarteko hogeita hamar egileren ikuspegitik; horien artean aipagarria da Robert Crumb. Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Tom Gauld, Luis Scafati, Peter Kuper y Renáta Fučíková.

 

Erakusketaren barruan, tamaina handiko hamar irudi ikusiko dira Bilboko metro- geltokietan: urriaren 1etik 15etik Zazpikalen (Unamuno), urriaren 16tik 31ra San Mamesen eta azaroaren 1etik 30era Abandon (Renfe). Beste edizioetan bezala, Cámara eta Joker liburu-dendetan liburuak jarriko dira salgai, gonbidatuek sinatzeko.

 

 

 

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JA! BILBAO
Bizkaia Aretoa UPV/EHU guneak ‘El enigma Pertierra’ erakusketa izango du ikusgai urriaren 22ra arte. Joaquín Pertierra ilust... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Gonbidatuen artean daude Olga Tokarczuk, John Banville, Enrique Vila- Matas, Jorge Blass, Ernesto Sevilla eta Pilar Adón. Ira... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Caitlin Moran, Jonathan Coe, José María Merino, Rodrigo Cortés, Carlos García Gual, Itziar Lazkano, Javier Cansado , Txani R... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Gonbidatuen artean daude, besteak beste, Hervé Le Tellier, Mathias Enard eta 2015ean Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako at... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak barrea eragiteko artearen izar handiak bilduko ditu Bilb... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Javier Cercasek dioenez, nobelista izatea erabaki zuenetik idatzi nahi izan duen liburua da 'El monara de las sombras'. "Sold... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago