Euskal kultura berriz loratuko da Bilbon Loraldia jaialdiari esker. Egitarauak biltzen dituen proposamenen artean, arte eszenikoak, musika, literatura, arte grafikoak eta ikus-entzunezkoak ageri dira. Horietan guztietan nabaria da emakumezko sortzaileen presentzia, adibidez Olatz Salvador, Haizea Martiartu eta Idoia Asurmendi; hala nola artista gazteena eta hainbat diziplina uztartzen dituzten konpainiena.
Musika atalean, Pello Reparaz ekoizle eta musikari nafarrak sortutako zetak proiektu elektronikoa nabarmendu behar da, beste batzuen artean. Horrez gain, ikuskizun euskal kulturaren izen handiak omenduko dituzten ikuskizunak programatu dituzte, Xabier Lete (Lorek eta Zauriak) edota Agustin Xaho (Aztihitza) kasu.
Emanaldi presentzialak edukiera mugatuarekin egingo dira, osasun larrialdia dela eta ezarritako murrizketen ondorioz.