ARTE ESZENIKOAK
Testua: DFG-GFA

KULTURA BONUA (GIPUZKOA)
DFG-GFA
Gipuzkoako Aldundiak 8.854 kultura bono jarriko ditu salgai
2018-11-03
Abenduaren 5etik aurrera egongo dira salgai Gipuzkoako Kultura Bonoak. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean  dauden kultur produktuak erosteko bonoak jarriko dira salgai.

 

María José Telleríak, Kulturako Zuzendariak, Patxi Presa, KM-ko arduradunak eta Adolfo López Chocarro, Gipuzkoako liburu-saltzaileen presidenteak aurkeztu dute Diputatu bileran onartu den aurtengo kultura bonoaren deialdia. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean  dauden kultur produktuak erosteko bonoak jarriko dira salgai. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 eurotako dirutza jarriko du.

Bonoak ezaugarri hauek izango dituzte:

Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko  hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan.

Euskara ez den bestelako hizkuntzetako kultur produktuen bonuak gehienez 8 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan..

Entitate atxikiak izango dira liburuak (testu-liburu, ikasketa-liburu eta liburu profesionalak salbu), musika (edozein euskarritan) eta filmak saltzen dituzten entitate hautatuak.

Irizpideak

Kultura Bonu hauek kultur produktuen (liburuak, diskoak, bideoak,...) salmentako bi modalitateetan aritzen diren atxikitako establezimenduek, bonu kopuru jakin bat jasoko dute. Kopuru hori irizpide hauen arabera kalkulatuko da:

Entitate bakoitzak eskatutako bonu kopurua. Atxikitako entitate guztiak gutxienez 40 bonu eskatu ahal izango dituzte, modalitate bakoitzean, salmenta puntu bakoitzarako,

Lurralde eta eskualde oreka: eskualde bakoitzean parte hartzen duen entitate kopurua eta eskualde horretako biztanle kopuruarekin proportzionala izango da.

Atxikitako entitate bakoitzaren pisu espezifikoa: kultur produktuak erakusteko eta merkaturatzeko dauden metroekin proportzionala izango da.

Atxikipen eskaerak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 12an amaituko da; bonoak erosi ahal izango dira abenduaren 5etik aurrera eta erabiltzeko epea, 2019ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

“Ekimen honen xedea da herritarrek kultur ondasun eta produktuak eskuratu ditzaten laguntzea, eta, aldi berean, kulturaren sektoreko enpresak indartzea eta banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatzea; horretarako,  gure lurraldean produktu horiek kontsumi daitezen pizgarriak emango dira atxikitako saltokietan”, esan du Telleriak.

 

“Azken finean, herritarrei nahiz kultura zabaltzen laguntzen duen sare komertzialari lagundu nahi diegu, azken hau izanik kultur edukinen banatzaile nagusia, kultur produktuen eskaintza zabala eta anitza egiten duena, modernotasunak eta kultur aniztasunak bereizitako gizarte gipuzkoarra bermatuz”. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' zikloa Irungo Oiasso Museoak 2024ko urriaren 10etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean hartutak... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago