‘Moila’ da Gipuzkoako kostaldean portuak izendatzeko gehien erabiltzen den euskarazko hitza. Horien bidez, pertsonak, salgaiak, ideiak, proiektuak eta kulturak iristen eta ateratzen dira, beste errealitate sozioekonomiko, politiko eta kultural batzuekin topo egitea erraztuz. Horri esker, itsasoarekin lotutako jarduerak, enpresak eta zerbitzuak sortzen lagundu dute, eta milaka familiaren sostengua ere izan dira.
Errealitate hori irudikatzeko, maketak, makinak, arrantza-arteak, koadroak, grabatuak, eskulturak, argazkiak, filmak, pieza arkeologikoak eta dokumentuak bildu dituzte, bai museoaren beraren funtsetatik, bai hainbat erakundeetatik datozenak.