Bbk Music Legends jaldialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten edizioa bertan behera utzi eta hurrengo urtera arte atzeratzea erabaki dute, osasun larrialdia dela eta. Ekainaren 5 eta 6 egunetan zen egitekoa jalaldia, BBk Ola Zentroan. Dagoeneko ordaindutako sarreren eta abonoen dirua 30 eguneko epean itzuliko dute, apirilaren 8tik aurrera.
“Erabaki gogorra eta zaila izan da, hainbeste hilabetez lanean ilusioz aritu baikara, baina garrantzitsuena une honetan gure osasuna eta ingurukoena babestea da: gremioena, amesgaizto hau lehenbailehen amaitzeko guztia ematen arii zareten gremioen, kolektiboen, gizarte erabileen eta osasun arloko langileen osasuna”, adierazi dute ohar baten bidez.