BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak bosgarren edizio honetarako, Bilbon lehena, kartel osoa iragartzen du eta ALAN PARSONS LIVE PROJECT izango du bigarren kartelburutzat.
ALAN PARSONS, musikaren ikono ospetsua eta rock progresiboaren maisua, The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wingsekin aritu da soinu-ingeniari lanetan, beste artista askoren artean. Grammy 1 irabazi du, 13 izendapen ditu eta hainbat sari, ia 70 disko atzean dituela, Alan Parsons Live Project-a ekarriko du LEGENDSera.
Alan Parsonsen iragarpenarekin bat egiten dute Londresko mitikoek, GIRLSCHOOL, hard rockaren eta heavy metalaren banderadunak. Batu dira ere WALTER TROUT bluesman estatubatuar handia, oraindik jardunean dagoen blues rock gitarra-jotzailerik onena izan daitekeena, SHIRLEY DAVIS artista britainiarra, jamaikar jatorrikoa, soularen diva berrietako bat dena bere The Silverbacks taldearekin, MAIKA MAKOVSKI mallorcarra, bere azken lan bikainarekin, “MKMK”, AEBn grabatua, rocka bere esentzia gorenean eta zuzeneko elektrikoarekin, ANARI euskal abeslari eta konpositorea, PJ Harvey edo Cat Power bezalako artistekin alderatu dena eta MIKEL RENTERIA & Walk On Project Band talde bilbotarra.
Artista hauek dagoeneko iragarri diren STATUS QUO, HAWKWIND eta PAUL CARRACK artistekin bat egingo dute.
Jaialdiaren azken edizioan, Voodoo Child Bar-ak izan zuen harrera bikaina dela eta, aurten ere gune honetako giro abegitsuaz gozatzeko aukera izango dugu, non, oraingoan, bertako eszenako banden, Micky & the Buzzen, Gonzalo Portugalen, Javi Stillsen & Co. eta Santiagoren eta Runaway Loversen, emanaldia izango dugun.