Poesia, kantautore-lana, jazza eta chanson delakoa eskutik helduta azaldu ohi dira Irungo idazle eta abeslariaren lan sosegatuan. ‘Bikote bat’ disko berrian, ahotsaz, pianoaz eta eskusoinuaz baliatzen da Bernardo Atxaga, Iñaki Irazu eta Harkaitz Cano bezalako egileen testuak apaintzeko.
Klasikoek diotenez, musika oinarrizko bi osagairen arteko konbinazioaren emaitza da: soinuak eta isiluneak. Presa nagusi den garaian, gehienetan beharrezko ez den zaratak gure bizitzako ia segundo guztiak betetzen dituenean, Jabier Muguruzak pausatzeko lekua ematen digu, bere abestietako soinuak eta baita isiluneak ere entzuteko. ‘Bikote bat’, bira honetan aurkezten ari den album berria, orain arte argitaratu duen lanik biribilena da agian, musika hitzaren definizio klasikoa esanahia oso-osorik azaltzen duen diskoa.
Kantautore irundarrak Iñaki Irazu, Bernardo Atxaga, Gerardo Markuleta, Jose Luis Padron eta Harkaitz Cano idazleek utzitako testuetan kontatzen diren istorio txikien zerbitzura jarri du bere ahotsa kantautore irundarrak. Hitzak eta doinuak inoiz baino biluziago ageri dira (eszenatokian ere bai), soil-soilik Mikel Azpiroz piano-jotzailearen akonpainamenduarekin.
Jabier Muguruzaren musika arimarentzako opari txikia da, soinu guztietan, baina baita isiluneetan ere.
Segur aski asko interesatuko zaizu...