ARTE ESZENIKOAK

SEHASKA-KANTA GORRIARI
Sehaska-kanta gorriari

Arta Kolektiboak honela aurkezten du lan hau: ?Erditu, erdibitu, bitan banatu, banandu... Badago benetako erditzerik? Nola garatzen da zeure burua sostengatzeko gaitasuna? Eta beste bat sostengatzekoa? Nola jakiten da ama izan nahi duzun edo ez? Nire gaitz guztiak transmititzen badizkiot haurrari, edo haurrak atentzio asko behar badu, bakarrik sentitzen bada, galdu egiten bada, hil egiten bada? Eta berriz erotzen banaiz? Erotzen naizenean min ematen badiot? Eta nire alabari egin diezaiokedan okerrena bere ama izatea bada?

Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia batean murgiltzen gara antzezlan honetan. Obra diziplina anitzeko lan baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada agertokira ekartzen ditugu, mutazio kontrolaezina akziora eramanez, geure burua erdituko dugulakoan, edo agian ez".

Jatorrizko lana: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama, Alaine Agirre Sortzaileak: Irene Balzategi, Amaia Castañeda, Gentzane Martinez de Cestafe Zuzendaria: Gentzane Martinez de Cestafe Antzezleak: Irene Balzategi, Amaia Castañeda


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Martxoa
Igandea
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago