Bost emakume eszenan, diziplina anitz lantzen: aireko soka, eskailera bikoitza, bertikalak, masta eta akrobaziak.
«Bakeroen fabrika zahar bat, josteko makina bat, eskailera bat, arropa bakeroa, masta bat, harilak, soka bat eta bost emakume... Josi, dantza, barre eta gora egiten duten akrobatak. NüShu gorputzaren, isiltasunaren eta kaosaren bidezko lengoaia bat da; amen, amamen, alaben eta neska-lagunen arteko lengoaia.
Ikuskizun sentibera, bihozbera eta dibertigarria».
NüShu joskintzako fabrika batean dago girotuta. Eszenan, fabrikako oinarrizko elementua da ardatz: arropa bakeroa.
Arroparen gainprodukzioari eta kontsumoari buruzko mezua helarazi nahi digute.
Katalunia eta Aragoiko talde hau 2009an sortu zen. Ibilbide luzea dute estatuko zein nazioarteko arte eszenikoen munduan. Sortze-lan garrantzitsuenak Entredos (2013) eta Koselig (2018) dira.
Zirkuko teknika askoren (soka, akrobazia, masta, bertikalak...) mestizajea eskaintzen dute, antzerki fisikoarekin, musikarekin eta dantzarekin batera.
ARTISTAK
· Yolanda Gutiérrez
· Rebeca Gutiérrez
· Misa Oliva
· Mari Paz Arango
· Sofia Ferrari
FITXA ARTISTIKOA:
Jatorrizko ideia: Capicua konpainia
Zuzendaritza artistikoa: Francesca Lissia
Koreografia: Mònica Rincón
Musika-zuzendaritza eta -konposizioa: Víctor Morató Argien diseinua: Miguel Ángel García
Eszenografia: Vicenç Villa eta Capicua konpainia
Jantziak: Saemisae
Sustapen-bideoa: Julian Waisbord
HIZKUNTZA: EUSKARA
Hainbat sari irabazi dituzte estatuan: publikoaren saria Avilako “V Encuentro de Teatro de Calle y Artes Circenses” topaketan (2011),
Publikoaren saria Huescako “Feria Internacional de Teatro y Danza" feriako antzerki-ikuskizun onenari (2013)
"Premio a la Trayectoria de la compañía del circo Aragonés" saria (2014)
Segur aski asko interesatuko zaizu...