Zirku garaikidearen tresnekin, itsasoko jendea eta hango ohiturak omentzen dituen ozeano poetikoa eraiki du Barré konpainiak. Pailazo kutun batek 'Nao-Now-Nau' erakutsiko digu, ametsak eraikitzen jarraitzen duten arrantzaleei eta bizitzari buruzko ikuskizuna.
Zirku garaikideko ikuskizun eran arrantzaleei egindako omenaldia. Zerumuga itsasoan, bertako jendea eta ohiturak. Keinuekin hitz egiten duen pailazo maitagarri batek gidatuta, antipodismoaren bidez, objektua manipulatuz, itsasoarekin duen harreman estu eta berezia ikusi ahal izango dugu.
Bizitzari buruzko ikuskizuna, era profesionalean aritzen ez diren arren ametsak egunez egun eraikitzen jarraitzen duten arrantzale horiei buruzkoa. Clownetik eta zirkuko arteetatik nabigatuz, ozeano poetiko batean zehar, ikusleak itsasontziko tripulatzaile izanik. Jolastu, imajinatu eta sentitu itsas ibilaldi honetan.
Segur aski asko interesatuko zaizu...