Oharra
4 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizuna.
Munduko magorik onenak biltzen dituen nazioarteko gala izango da. Luis Larrodera izango da gala gidatuko duen zeremonia-maisua. Mago hauek parte hartuko dute galan:
Ben Rose (Frantzia)Ametsek bezala, magiak aukera ematen du ziurtasun eta konbikzio sakonenei aurre eta desafio egiten dien errealitate berri batera sartzeko. Pianista aski berezi batez, hitz egitea gustatuko litzaioken laguntzaile batez eta injustiziak jasaten ez dituzten teknikoez lagunduta, Ben Rose frantsesak ikusleak mundu poetiko batean sartzen ditu; bertan, magia denboraz eta espazioaz libratzeko era bat da: ?Amesten baduzu, gonbidatuta zaude ilusio handi honetara?.
Nunzia, Laurent Piront, Alogique Konpainia (Belgika) Paper zati soil batez, magia eta elegantzia. Emankizun honek ikuslea darama Laurent Piron mago belgikarrak sortu eta Alogique konpainia prestigiotsuko Nunzia ilusionistak interpretatu duen mundu surrealista batera. Emanaldi hau munduko txapelduna izan zen 2022an eta David Copperfieldek ?zoragarri, dotore eta hunkigarri? gisa deskribatu zuen.
Luis Larrodera (Espainia)Luis Carlos Larrodera Sanz, Luis Larrodera gisa ezagunagoa, eta, 2004 eta 2005 artean, Luis Roderas gisa ospetsua, irratiko eta telebistako aurkezlea, zuzendaria, umorista, aktorea eta gidoilari espainola da. Gala gidatuko duen zeremonia-maisua ere bada.
Manho Han (Korea) Yuji Yasuda maisu japoniar ezagunaren dizipulua izan zen Manho Han mago korearra eta bere ekialdeko aztikeriaz emanaldi bat sortu du, non modaren eta kontsumoaren mundutik abiatuta, ironiaz hitz egiten duen batzuetan mundu guztiak egiten dituen erosketa batzuen inguruan, erakusteko magia gai dela joeren aldizkarietan irudizko osagarriak sortzeko.
Mikael Szanyiel (Kanada)Mikael Szanyiel mago kanadarra Marcel Marceauren Mimo Eskolan hezi zen, Parisen. Mundu osoan zehar ibili da eta parte hartu duen magia lehiaketa guzti-guztietan irabazi ditu nazioarteko sariak. Haren emanaldiak protagonistatzat opera abeslari bat du eta magiak, umoreak eta mimoak bat egiten dute bertan, publikoa eramanez agertoki zoro bezain dibertigarri batera.
Remi Lasvènes (Frantzia) Malabarismoaren klasikoak baino askoz gehiago da Remi Lasvènes frantziarrak magiaz eta poesiaz beteriko ikuskizunean aurkezten duena. Grabitatearen legeari desafio eginez edo haren erorketa motelduz, eskuetatik igarotzen zaizkion bolek harritu egiten dute ikuslea, ikusten duena zalantzan jarri arte. Perspektiba bisualak lehertzen dituen eta aurrez finkatutako ereduak berreraikitzen dituen emanaldi ikusgarria.
Rudy Coby (Estatu Batuak)Zientzia fikzioaren, komediaren eta magiaren arteko fusiotzat jo den estilo pertsonalarekin, Rudy Coby estatubatuarra goraipatu izan dute bere emanaldietako teknologiaren eta efektu berezien erabilpen berritzaileagatik. Hori dela eta, ehun herrialdetan baino gehiagotan aritu da, eta haren telebista saio berezien protagonista izan da mundu osoan zehar.