ARTE ESZENIKOAK

GIZON GOSETUAK
Gizon gosetuak

Kandidok Eriz bilobari Gerra Zibilean bizi izandakoa kontatu nahi dio. Esan nahi dio 1936an azkenetakoa izan zela Irun uzten, baina damututa Euskal Herrira itzuli zela anaia Tomasek egin bezala, bere herria eta etxea defendatzeko asmoarekin. Imajinatu gabe handik gutxira bere burua traizionatu beharko zuela. Gerrak, elur zaparrada baten antzera, dena zanpatzen baitu, asmoak eta itxaropenak. Hainbeste gauza kontatu nahi dizkio!

Gazan orain gertatzen ari den genozidioaz hitz egin nahi dio. Mohamed eta Aisha anai-arreben heriotzaz. Israelgo armadak jaurtitako misil batek erail zituen biak 23ko azaroan, amak ogi bila bidali zituenean. Kandidok dena kontatu nahi dio Eriz bilobari, maitasunarekin. Bihotzean gordeta dituen hitzekin.

Informazio gehiago: Sustrai Teatroa.

Ideia originala, ekoizlea eta aktorea: Eriz Alberdi. Zuzendaritza eta egiletza: Agurtzane Intxaurraga. Zuzendari eta egile laguntzailea: Dorleta Urretabizkaia. Argi diseinua: Andoni Mendizabal. Eszenografia eta txotxongiloen manipulazioa: Javi Tirado. Bideo sorkuntza eta diseinua: Ugaitz Albisu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
'Inmaduros' 50 urtetik gorako bi laguni buruzko komedia dibertigarria da. Guztiz desb... (gehiago irakurri)
BILBAO
Juan Carlos Rubio antzerkigile ospetsuak zuzendu eta interpretatu du komedia dramatik... (gehiago irakurri)
BILBAO
Ikuskizunaren datak
Apirila
Larunbata
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago