ARTE ESZENIKOAK

GABRIEL ARESTIREKIN
Gabriel Arestirekin

"Dena esana dago, baina ez nik esana" zioen Angel Errok, bere poema batean. Gabriel Arestirekin ikuskizunak bi osagai ditu. Batetik, Pedro Alberdik idatzitako Gabriel Aresti Eibarren fikzio-lanean oinarritzen da. Gabriel Arestik Eibarren lan egin zuen garaia aitzakiatzat hartuta, haren egunerokotasunaren hiruzpalau ordu berreraiki zituen idazle eibartarrak, ipuin eder batean. Antzezlan honen zuzendariek ipuin hori egokitu eta moldatu dute, antzerki moduan erakusteko. Bestetik, Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuko Q letrari dagokion Profeta bati izeneko poema errezitatzen dute. Liburua argitaratu zenetik 60 urte igaro badira ere, poema horren giroa eta espiritua erraz lotu daitezke gaur egungo egoerarekin eta gizartearekin.

Poesia herriarentzat egina dela aldarrikatzen du Arestik. Herriak bere hitzak barneratzea nahi du, mailukadaka bada ere. Hitz horiek bizirik diraute, eta hori gogorarazi nahi digu Gabriel Arestirekin ikuskizunak, antzezleen tresna soilez (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko bulkadaz sortutako antzezlanak.

Aktoreak eta sortzaileak: Kandido Uranga, Inazio Tolosa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
'El viaje del monstruo fiero' lanean, Espainiako Urrezko Mendea omenduko du Rafael Ál... (gehiago irakurri)
BILBAO
VITORIA-GASTEIZ BILBAO MADRID ALICANTE
'Inmaduros' 50 urtetik gorako bi laguni buruzko komedia dibertigarria da. Guztiz desb... (gehiago irakurri)
BILBAO
Ikuskizunaren datak
Apirila
Ostirala
Victoria Eugenia Club
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Apirila
Larunbata
Victoria Eugenia Club
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago