ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

BANARTE ANTZERKI TALDEA
Banarte Antzerki Taldea
¡Ese no!
¡Ese no! giza harremanei buruzko komedia dibertigarri bat da, bertan pertsonaiak eguneroko maskara atsegin horietatik, gizabanako bakoitzak ezkutuan duen barne-errealitate gordinetara bidaiatzen da, horiek azaleratuz. Adiskidetasunari, hipokrisiari eta zitalkeriari buruzko komedia hurbil eta zuzena da, askotariko gaiak lantzen direlarik; maitasuna, maitemina, denbora eta familia. Alexander Patellière eta Matthieu Delaporte frantziarren “Le Prénom” lanean oinarrituta, testu aberats eta dinamikoak, lagunen eta familiaren arteko gau-jai batera garamatza. Han, familiako kide berri baten izenari buruzko jolas dibertigarriak, gatazkaz gatazka eramango gaitu, zein baino zein barregarriagoa. Sarritan egiten duten jai horietako bat. Giro lasaia, dibertigarria, ohikoa. Bakoitzak bestea ezagutzen du, eta badaki nolakoa den: serioa, formala, txantxazalea, orekatua... Galdera bat, jolas bat, denbora aurrera doan bitartean guzti hau euren bizitzei buruzko istorioa pertsonaletan bihurtuko da, eta ondorioz, talde osoari ustekabeko egoerak sortuko zaizkio urte askotako adiskidetasuna kolokan jarriz. ¡Ese no! Modu praktiko eta zuzenean azaltzen ditu indibidualismoa, bakardadea, eta inguruan daukagun kideen gaineko ezjakintasuna. Gizakiaren eta gizartearen konplexutasuna. Guzti hau modu zuzen, dibertigarri eta dinamikoan (hausnarketa antzokitik irteten garenerako utziz). Antzezpen eta hizkuntza zorrotzaren bidez, ikuslea identifikatuta sentituko da agertokian azaldutako egoerekin, izan ere, guztioi gerta dakigukeen egoerak baitira.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, suspense-lan bat hausnarketa bat proposatzen... (gehiago irakurri)
DURANGO BERANGO
Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, suspense-lan bat hausnarketa bat proposatzen... (gehiago irakurri)
DURANGO BERANGO
Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, suspense-lan bat hausnarketa bat proposatzen... (gehiago irakurri)
DURANGO BERANGO
BANARTE ANTZERKI TALDEA
BANARTE ANTZERKI TALDEA (gehiago irakurri)
BANARTE ANTZERKI TALDEA
Banarte Antzerki Taldea (gehiago irakurri)
BANARTE ANTZERKI TALDEA
Banarte Antzeki Taldea (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago