Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (70 urte) Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat, agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia: Fernando Bernués
Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez (euskarazko bertsioa) / Ramon Barea (gaztelaniazko bertsioa)
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Jantziak: Ana Turrillas
Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
Argiztapena: David Rodriguez
Kartelaren diseinua: Paradox
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia