THE BEACH BOYS
The Beach Boys
The Beach Boys: endless summer gold tour

Mike Love (ahotsa), Bruce Johnston (teklatuak, baxua), Brian Eichenberger (musika zuzendaria), Christian Love, Tim Bonhomme, Jon Bolton, Keith Hubacher, Randy Leago, John Wedemeye

Sei hamarkada baino gehiagotan zehar, Beach Boys funtsezko taldea izan da herri musikaren historian. Beren abestiek Kaliforniako bizi-estiloa irudikatu dute, eta maitasuna, gazteen gogoberotasuna eta surfaren kultura esperimentatzeko pasaportea izan dira. Uda, hondartzak, surfa eta gazteria alai eta tolesgabea nagusi diren mundu idilikoa islatzen duten abesti horiek, beren harmonia bikainekin, eta moldaketa musikal sofistikatu eta berritzaileekin, mezu sinple eta positiboak transmititu eta himno bihurtu ziren. Beach Boys taldea 1961ean eratu zen Hawthornen (Kalifornia), eta hasiera batean Brian, Carl eta Dennis Wilson hiru anaia nerabeak, haien lehengusu Mike Love eta eskolako lagun Al Jardine zituen kide. 1962ko uztailean taldeak lehen albuma atera zuen, Surfin? Safari, eta horrela eman zioten hasiera garai guztietako talde arrakastatsuenetako baten historiari.

Mundu osoan 100 milioi disko baino gehiago salduta, urrezko eta platinozko 33 diskorekin sarituta, kritikak goraipatuta, Beach Boys taldeak 80 abesti baino gehiago izan ditu mundu mailako arrakasta-zerrendetan; horietatik 36 Estatu Batuetako Top 40an. Ezin konta ahala musikarik aitortu dute talde honen eragina, eta beren Pet Sounds (1966) diskoarena; Rolling Stone aldizkariak garai guztietako bigarren onentzat jo zuena. 1988an Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartuak eta beren ibilbide osoari emandako Grammy saria jasotakoak, Beach Boys instituzio bat dira Estatu Batuetan, eta talde ikonikoa izaten jarraitzen dute mundu osoan.

Beach Boys taldeak 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, eta platinozko eta urrezko 33 disko baino gehiago jaso ditu, RIAAk ziurtatuak. Gainera, Rock and Rollaren Ospearen Aretoan sartu zituzten, eta 2001ean Grammy saria jaso zuten, beren Ibilbide Osoari emana.

Amaigabea da taldearen arrakasta-zerrenda, Kaliforniako gazteen betiereko himno bihurtu diren abestiekin: Surfin' USA, Surfer Girl, Fun, Fun, Fun, I Get Around, California Girls, Help Me Rhonda, Barbara Ann, Good Vibrations, Wouldn't It Be Nice, Rock and Roll Music, Kokomo...

Gaur egun, Mike Love letrista gailena ?Beach Boysen abeslari nagusia?, Bruce Johnston ?taldean 1965ean sartu zena?, Brian Eichenberger musika zuzendaria, Christian Love, Tim Bonhomme, Jon Bolton, Keith Hubacher, Randy Leago eta John Wedemeyer dira talde legendario honen ondareari jarraitasuna ematen dihardutenak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
BILBAO
Bulegok bere pop rock euskalduna eskaintzen jarraitzen du, publiko gaztearen gustukoa... (gehiago irakurri)
BILBAO
Oscar Peterson Centennial Concert John Clayton (kontrabaxua), Jeff Hamilton (bateria... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kirk Knuffke Quartet Featuring Ray Anderson Kirk Knuffke (korneta), Ray Anderson (tr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marc Ribot Ceramic Dog Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (baxua, elektro... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Brad Mehldau Trio Brad Mehldau (pianoa), Jordi Rossy (bateria), Felix Moseholm (cont... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Asteazkena
Kursaal
18:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago