La Furiak bere azken diskoa aurkeztuko du: Ultra. "Haratago"; "bestaldean"; "muturreko"... Ultrak bidaia askoren antza du, eta nortasunaren hainbat amildegitan barneratzen da. Ez dago beldurrik lan honetan. Ez zaio beldurrik amorruari, ez samurtasunari, ez zaurgarritasun edo heriotzari. Ez dago maitasunaren eta arbuioaren beldurrik. Koloreak eta kobazuloa daude, bai soinuan zein edukian. Gozamena eta komunitatea hautematen dira. Musikaltasuna aurrera doa eta gozamena dagoen lekuan gelditzen da, kanpoko mugarik gabe.
Zortzi abestiko lan honetan hiru kolaborazio daude eta Arrasate, Zaragoza eta Madril artean grabatu da xehetasun bakoitza neurtuz. Eta emaitza benetan Ultra da.
Safu artista da. Konpositorea, abeslaria eta dantzaria. 2000ko hamarkadan jaio zen, Iruñean (Nafarroa). Euskaldun eta kubatar honek genero, klase, etnia eta identitateen banaketa eta estigmak bizi ditu bere haragitan. Safu handia da, bere sustraiez harro, bere pultsioez fido eta bere urratsez seguru. Burua tente edukitzea du ezaugarrietako bat, eta horrek konplexurik gabe eta besteen erantzunen beldurrik gabe sortzeko aukera ematen dio.
Gitarra elektrikoz edo pianoz jantzita, artista zorrotz hau irabazteko prest dago, ez dio beldurrik arrakastari, eta ez du uste guztia baino gutxiago merezi duenik.
Neskatoak 17 urte daramatza dantza urbanoarekin eta oraingo konpositore eta musika ibilbide berriak bide ona erakusten digute, oso garbi. Ezin da zalantzan jarri dantza eta eszena estuki lotuta daudela artistarekin, dantzari profesional gisa izan duen iraganagatik kaleko-dantzan, eta horrek sormen-gaitasuna areagotu egiten du, garaiak markatu dituzten artistengan soilik imajina daitezkeen mugetaraino... Agertokia bere habitat naturala da maila guztietan.
Izar Albina Stardusten ibilbidearen lehen urteak biltzen dituen diskoa da. Bertan, hasi berria zen eta Euskal Herriko trabestismoaren figura garrantzitsu bihurtu den trabesti baten bilakaera ikus dezakegu.