MUSIKA
Testua: Kmon

NEOMAK
Neomak - LORALDIA 2024
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak taldearen proposamena. Taldea zazpi emakumek osatzen dute eta Kepa Junkerarekin batera Sorginak izenarekin ezagutarazi ziren. Eszenaratze berritzailea, tradizioaren sustraia eguneratzeko.
Hamargarren urteurrena dela eta, Loraldiak euskaratik bertatik jaiotzen den munduaren ikuspegia azalduko du, Kirmen Uribek idatzi, eta Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek musika bihurtu zuten poesia batean deskribatu bezala. Hain zuzen ere, lau sortzaileak berriro elkartuko dira poema-bilduma musikatu hura agertokira eramateko, Arriaga Antzokian izango den ikuskizun batean. Kultur ekitaldiz beteriko hiru astetan zehar festibalak aurkeztuko dituen 28 proposamen artistikoetako bat besterik ez da izango,.Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du zikloak.

Bertsolaritza, zinema, dantza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezko sorkuntza izango dira Loraldiaren programazioaren ardatz. Gaur egungo euskal kulturaren erreferente nagusietako batzuek hartuko dute parte jaialdian: Uribek berak, Jon Sarasuak, Lorea Agirrek, Miren Narbaizak, Toti Martinez de Lezeak, Mikel Urdangarinek, Nerea Arrienek, Jon Maiak, Rafa Ruedak eta Patxo Telleriak besteak beste. Horiekin batera, Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Iñigo Xalbador, Janire Arrizabalaga, Amaiur Luluaga eta Eñaut Zubizarreta bezalako sortzaile gazteak izango dira.

Jaialdiak leku berezia eskainiko die berriro talentu berriei eta proposamen berritzaileei, Loraldia Terminala ekimenaren bidez. Ekimena Zorrotzaurreko uharteko Terminalean izango da. Bertan hiru lan aurkeztuko dira: ‘Itzal(iko) bagina’; ‘Doodem, Trigger’ eta ‘Sarri min ematen du akordatzeak’.

Gainera, Loraldiak sortzaile gazteak bultzatzen jarraitzen du, Sorkuntza Digitaleko Beken bidez. Edizio honetan, 2022ko edizioaren irabazlea aurkeztuko da, ‘Gorputzaren atzean’, mundu analogikoa eta digitala konbinatzen dituen ikuskizuna. Halaber, Loraldirako berariaz sortutako ikuskizunek ere lekua izango dute programazioan. Goroldirik ez. Eraztun berdean’, hiriko mendietan zehar ibilaldi gidatua, hainbat emakumeren biografia ezagutzeko aukera emango duena, eta ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ ikuskizuna, Iban Zalduaren testuarekin eta Ibil Bedi-ren musikarekin.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak taldearen proposamena. Taldea zazpi emaku... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago