JORDINA MILLÀ & BARRY GUY
Jordina Millà & Barry Guy

Oharra

Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da.

Jordina Millà (pianoa), Barry Guy (kontrabaxua)

Jordina Millà eta Barry Guy 2017an gurutzatu ziren lehen aldiz Bartzelonako Mixtur festibalean. Konpositore egoiliarra zen Guy, eta pieza bat sortzen ari zen profesionalekin eta ikasleekin batera. Millà, taldeko pianistetako bat, berehala nabarmendu zen bere «konpromiso, energia, birtuosismo eta sormenagatik». Horrela eratu zen Austrian bizi den pianista katalanaren eta Suitzan bizi den kontrabaxu britainiarraren arteko adiskidetasun musikala.

Guy eta Millàk estudioko album bat grabatu zuten elkarrekin, String Fables (2021). Ondoren, ECM zigiluarekin, Live In Munich (2024) argitaratu zuten. Kritikak goretsitako disko honek 2022ko otsailean Municheko Schwere Reiter aretoan emandako kontzertua biltzen du. Inprobisazio askeagatik nabarmentzen da, umore aldakorra eta musika jariakor eta oso zehatza bereizgarri dituena. Horretarako, metodo ezohikoak eta berritzaileak baliatzen ditu soinuaren aukerak zabaldu eta instrumentuaren teknika tradizionaletatik harago doazen soinuak edo efektuak sortzeko. Millàk, bere musikaren soinu uhintsu eta zurrunbilotsua definitzeko, itsasoaren mugimenduei egiten die erreferentzia, ?hain bizia eta iluna aldi berean?.

Barry Guy inprobisaziorako duen gaitasunagatik da ezaguna, kontrabaxuaren soinu potentzial guztia agerian uzteko balio diona. Eta ondo lagunduta dago Millárengandik; teklista handi hau soinuen mundu berri baterako bidea jorratzen ari da, pianoaren barrualdearen asmamen handiko esplorazioekin testura harrigarriak eta harmonia distiratsuak erauzten ari baita.

Garrantzizko informazioa Chillida Lekurako (pdf)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
BILBAO
Bulegok bere pop rock euskalduna eskaintzen jarraitzen du, publiko gaztearen gustukoa... (gehiago irakurri)
BILBAO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
ZARAUTZ
"30 urte bere jaiotzetik, uffa..Hau esanda: 30 urte eta BAKARRIK 11 kontzertu. Bakar ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
BILBAO
Oscar Peterson Centennial Concert John Clayton (kontrabaxua), Jeff Hamilton (bateria... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
Chillida Leku
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago