MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JANUS LESTER
Lore
Janus Lester
'Lore' izenburupean, bigarren diskoa kaleratu du Janus Lester ezizenarekin aritzen den Jokin Pinatxo beratarrak. Eragin anglosaxoi askoren artean, pultsu elektronikoa hartu, metalezko moldaketetan babesa bilatu edo minimalismo akustikoari heltzen dio testuak nabarmentzeko

Jokin Pinatxok librepentsalariaren ezaugarri guztiak biltzen ditu: sortzailea, dibertigarria, anbizio handikoa arlo artistikoan, lasaia eta atsegina arlo pertsonalean. Beratik iritsi zaigu (Euskal Herrian musikari gehien dituen herria metro karratuko) ahots ezohiko eta bereziarekin, eta erritmo sinkopatuen amalgama batekin, arima beltza, elektronika edo funka dariena, 80ko edo 90eko hamarkadako dantzaren oinordeko baina moldaketa erabat original eta garaikideekin.

Janus Lester banda ikusgarria da. Jokini berari gehitu zaizkio Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Ane Bastida (baxua) eta Javier Echarri (gitarra).

Janus Lesterrek udazkenean kaleratuko duen disko berria aurkeztuko du.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LORE
'Lore' izenburupean, bigarren diskoa kaleratu du Janus Lester ezizenarekin aritzen de... (gehiago irakurri)
ELIZONDO

Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik i... (gehiago irakurri)
ELIZONDO
Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik i... (gehiago irakurri)
ELIZONDO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago