HERMETO PASCOAL & GRUPO
Hermeto Pascoal & Grupo
Hermeto Pascoal & Grupo

Hermeto Pascoal (teklatuak, akordeoia, te-ontzia, flauta baxua, body percussion, ur-katilua?), Itiberê Zwarg (baxu elektrikoa, perkusioa), André Marques (pianoa, flauta, perkusioa), Jota P. (saxoak, flautak), Fábio Pascoal (perkusioa, zuzendaritza), Ajurinã Zwarg (bateria, perkusioa)

Hermeto Pascoal konpositore eta multinstrumentista brasildar nabarmenaren musika lirikoa eta erromantikoa da batzuetan, eta zalapartatsua beste batzuetan; musika folklorikotik hasi eta musika futuristaraino doa, xumea eta barea izatetik zurrunbilotsua eta harrigarria izateraino. Bere seikoteak, 40 urte baino gehiagoz lagun izan duenak, instrumentu konbentzionalak erabiltzen ditu, besteak beste flautak, saxofoiak, teklatuak, baxuak, sintetizadoreak... baina baita asmatutako beste asko ere, esaterako kubo-estalkiak, te-ontziak, goporrak harriekin, ur-katiluak...

Hermeto Pascoal musikari autodidakta da, eta bere sorburu xumeetatik goratu zen nazioarteko ospera. Txikitatik garatu zuen musikarako gaitasuna, aitonaren errementaritzan, non burdinazko piezak bildu eta kolpatu ohi zituen, musika sortu nahian. Horrek ezohiko modu batean hurbildu zuen musikaren eremura; bere musikan, akordeen konexioak edo eskalak baino gehiago, tonuak dira hari gidaria. Pascoalentzat, Lurrean dagoen guztiari organikoki darion bizi-indarra da musika.

Benetako maisu eta ikono kulturala, ez dago Pascoal bezalako multinstrumentistarik, ez eta konpositorerik ere. Miles Davisek deskubritu zuenean Hermeto, ?munduko musikaririk harrigarriena? zela adierazi zuen, eta bere diskoetan bildu zituen honen konposizioak. Hala, ez da harritzekoa Hermeto Pascoal ?O Bruxo? (Sorgin) izenez ezaguna izatea, bere itxuratik harago.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
BILBAO
Bulegok bere pop rock euskalduna eskaintzen jarraitzen du, publiko gaztearen gustukoa... (gehiago irakurri)
BILBAO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
"30 urte bere jaiotzetik, uffa..Hau esanda: 30 urte eta BAKARRIK 11 kontzertu. Bakar ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Chicuelo - Marco Mezquida: Del alma Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez "Chicuelo" (... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kirk Knuffke Quartet Featuring Ray Anderson Kirk Knuffke (korneta), Ray Anderson (tr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Oscar Peterson Centennial Concert John Clayton (kontrabaxua), Jeff Hamilton (bateria... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marc Ribot Ceramic Dog Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (baxua, elektro... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Ostirala
Kursaal
18:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago