Ahots-harmonia ederrak, euskarazko poesia eta hari-hirukote baten soinua magikoki batzen dira Habiaren musikan. Mariak (biolina), Elenak (biola) eta Amaiak (biolontxeloa) osatzen dute taldea. Kristof Hiriarte konpositorearen zuzendaritzapean, 'Animalia naiz eta' (2021) grabatu dute.
Pandemiaren eraginez baita zentzu orokorrean kultura bizitzeko ohiturak aldatu egin dira eta kaleak eta espazio zabalak indar berritu dira.
Hori dela eta Gernika?Lumoko Kultur Etxeak neguko ohiko programazioari udako?kaleko jaialdi ikuspuntua gehitu nahi dio programazioari
Horregatik aurkezten dugu Gernika?Lumon uda garairako kultura programa anitza ez bakarrik musikara mugatua: musika, antzerkia, kale antzerkia… Halan hola Literatura liburuak, istorioiak presente izango dira gure proiektu honetan, batetik liburutegi ibiltaria den “Letren kaseta” auzorik auzo eta “liburutegia plazara” ekimenarekin, udal Liburutegia bera plazaratuko dugu (Ekaina - Iraila)
Segur aski asko interesatuko zaizu...