Dave Holland (kontrabaxua), Chris Potter (saxofoia), TBC (perkusioa)
Crosscurrents Trio - Dave Holland eta Chris Potter - azken hamarkadetako ÇJazzaren arrastoa utzi duten bi erraldoiren elkarketa da. Bi musikari bikain dira, bakoitza bere instrumentuan birtuosismorik handiena eta musika-hizkuntzarik sofistikatuena hunkitzeko, inspiratzeko eta hedatzeko gai direnak. Bakoitzak bere aldetik izar handi bat izateak ez du eragozten elkar ondo ulertzea, berdinetik berdinera, elkar errespetatuz, elkar ulertuz eta lagunduz, musikarekiko duten maitasun handitik bide berriak aurkitzeko eta lurralde ezezagunak esploratzeko.
Dave Holland funtsezko figura da Jazz garaikidearen bilakaeran, eta bost hamarkada baino gehiago daramatza agertokietan. Bere musikak arrasto sakona utzi du Jazz garaikidearen munduan, eta orain arte egin duen ibilbidea une gogoangarriez josita dago: Miles Davisen sail erritmikoan jo zuen In a Silent Way (1969) eta Bitches Brew (1970) albumetan, Chick Corearekin Circle taldean, John Abercrombie eta Jack DeJonnetterekin Getaway hirukotean, Herbie Hancock eta Pat Methenyrekin Parallel Realities taldean, Stan Getzekin, Sam Riversekin?
Chris Potter Jazz garaikidearen aitzindari hau saxofonista eta konpositorea da, eta mugarik ez duen sormena eta inprobisatzeko gaitasun harrigarria dira bere dohainetako batzuk. Bere estiloa bizia, sofistikatua, dinamikoa eta adierazkorra da, eta Jazzik klasikoenetik hasi eta fusiorik abangoardisteneraino iristen da. Eragin ugaritatik edanez moldatu da, eta iraganaren, orainaren eta etorkizunaren ezagutza musikal zabalaren jabe da. Izan ere, artisten zerrenda luze-luze batekin kolaboratu du, besteak beste aipatzekoak Herbie Hancock, John Scofield, Mingus Big Band, Jim Hall, Paul Motian, Dave Douglas, Ray Brown, Steely Dan, Marian McPartland, Larry Carlton, Mike Mainieri, James Moody...
Brad Mehldau TrioBrad Mehldau (pianoa), Jordi Rossi (bateria), Felix Moseholm (contrabaxua)
Brad Mehldau bere belaunaldiko pianista ospetsuenetako bat da. Sentsibilitatea, dotorezia, berrikuntza, sofistikazioa eta indarra dira pianista estatubatuarraren nortasun musikala definitzeko balio duten hitzak.
Mehldauk musika klasikoko heziketa sendoa jaso zuen umetan, baina oso goiz garatu zuen Jazzarekiko interesa. Bere institutuko Jazz bandan parte hartu zuen, eta Berklee College ospetsuak saritu zuen. New Yorkeko New School for Social Research-en ikasi zuen Jazza, eta 1990eko hamarkadaren hasieran ekin zion bere karrera profesionalari.
Pianistak, konpositorea eta moldatzailea ere, bi aurpegi islatzen ditu bere musikan; inprobisatzaile handia da, bat-bateko ideia batetik, zuzenean eta denbora errealean adierazita, sor daitezkeen sorpresa eta harridura mimatu eta balioesten dituena; baina musikaren arkitektura formalak liluratutako musikaria ere bada. Dualtasun horren emaitza kaos kontrolatu bat da, ñabarduraz beteriko musika, iradokitzailea, narratiboa.