Euskal folk musika berreskuratu eta eguneratzen ari den taldea dugu Kuttune. Hortik abiatuta, beste tradizio batzuekin bat egiten dute, Iberiar Penintsulako, Afrikako edo Kubako tradizioetara hurbilduz. Hainbat talderekin kolaboratzen duten musikari profesionalek bultzatutako proiektua.
Ekimenaren helburua Amorebieta-Etxanoko monumentu-ondarea ezagutaraztea ere bada. Kontzertuak Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro baselizetan, eta Bernagoitiko San Migel, Larreako San Juan Bateatzaile, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari elizetan izaten dira.
Data: Eleizetan ekimena irailean izaten da, herriko elizetan eta baselizetan.
Antolatzailea: Amorebieta-Etxanoko udalaren kultura sailak antolatutako eta kudeatutako programa da Eleizetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izaten du.
Segur aski asko interesatuko zaizu...