MUSIKA
Testua: Kmon

INÉS OSINAGA - UDAZABAL 2024
Inés Osinaga - Udazabal 2024
'Itsasoa da bide bakarra' da Ines Osinaga Arrasateko kantari, trikitilari eta ikertzailearen bakarkako lehen diskoa. Hainbat jatorritako emakumeek sortutako lan eklektikoa da, erritmo ezberdinak biltzen dituena, hala nola kubako saltsa, fandangoa edo euskal musika.
Kalejirak eta batá danborrak, panderetak, kubatar sona eta beat elektronikoak, irrintziak eta regetoia, latin jazza eta guajira-sustraiak, erritmo afroa eta koplak. Amona gogoratu digute, eta dantzatzeko gogoa piztu diete gure alabei. Lau musikariek hiru aldiz eman diote bira munduari. Haien proposamena musika-bidaia egitea da, zehazki, soinuz, erritmoz eta kulturaz beteriko itsaso batean bidaiatzea. Ines Osinaga euskal musikariaren proiektu pertsonalena (eta kolektiboena) da #itsasoadabidebakarra. Askotariko jaialdietan trebatuta, odol beltzeko mendeak dabiltza nazioarteko banda honen zainetatik. Bi orduko kontzertuan musikari bakoitzak zenbait instrumentu jo ditu: perkusioa, trikitixak, panderetak, pianoak, beat elektronikoak, gitarrak eta batá danborrak. Autotune aurreratuenetik lau ahotsetako harmonizazioetara. Proposatzen duten bidaian, itsasoan bezala, intentsitate handiko gorabeherak bizi ditugu. Negar, barre eta dantzan egiteko gogoa sentiarazi digute, baita geure buruari begiratzekoa ere. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago