Fer Garcia (gitarrak), Andoni Echeveste (perkusioa), Diego Vasallo (gitarrak, ahotsa).
Malo ni bueno bost abesti luzeko EP bat da, aurrera doazen eta gelditzen ez diren testuekin, urteen joanak uzten digun ezjakintasun, ziurgabetasun, erru eta irrikaren zama guztia berekin eramanez, sukaldeko kaxoi zahar batean gordetzen ditugun objektu baliaezin horiek bezala.
Egitura lainotsuek eta kadentzia elektrikoek ertzetara begira dauden soinuzko paisaiei eusten diete, rockaren ur ibilgu estuenetatik irteten saiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta beste batzuetan lirismo hautsi, istildu eta anbiguo baten marea ilunetan kulunkatzeko. Betaurreko zikinekin atzera begiratzea bezala.
Kantu galduak, ekaitz gau batean kometak bezala askatzeko egokiak. Fer Garcíak eta Kaki Arkarazok Green Farm Recording-en eta Garate Estudios-en grabatutako diskoa Fer Garcíak eta Diego Vasallok ekoiztu dute, eta Estanis Elorzak masterizatu du Doctor Mastering-en. Vasallok udazkenean, urrian, kaleratuko du disko berri hau, eta Victoria Eugenia Cluben aurkeztuko du.