MUSIKA
Testua: Kmon

ANTONIO LIZANA (MUSIKAIRE)
ANTONIO LIZANA (Musikaire)
Antonio Lizana saxofonista eta kantari cadiztarra erabateko sortzailea da, munduko musiken eta flamenkoaren arteko mugak lausotzen lagundu duen artista benetakoa. Bere musikak poesia idatzia, sustrai flamenkoarekiko errespetua eta abangoardiako jazzarekin uztartzeko gustu ona batzen ditu.

Antonio Lizana Flamenko Jazz berriaren ordezkari ospetsuenetako bat da. Jazz saxofoi jotzailea, flamenko abeslaria eta bere musika guztiaren konpositorea, azken hiru urteetan bakarrik hirurehun kontzertu inguru egin ditu bere bandarekin 30 herrialde baino gehiagotan, Womex, Etnosur, SXSW Austin, Londres, New York eta San Frantziskoko flamenko jaialdiak , Barcelona Voll Damn, Shanghai Jazz Fest (Txina), Casablanca Jazz Fest (Maroko) eta Flamenco Biennale (Holanda) bezalako jaialdietan parte hartuz.

 

Lizana-ren kontzertu bat, zuzenekoa baino gehiago, flamenkoaren sustraietatik jazz garaikideraino bidaia bat da, egiarekiko eta giza kontzientziaren garapenarekiko konpromiso pertsonala erakusten duten letrekin.

Antonio Lizana: Saxoa eta ahotsa
Arin Keshishian: Baxua
Daniel García: Pianoa
Shayan Fathi: Bateria
Mawi de Cádiz: Koroak eta dantza

SARRERA DOAN
EURIA EGITEN BADU ARRIOLA ANTZOKIAN


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago