FAMILIARRA
Testua: Kmon

CACHE-CACHE (LA GUIMBARDE)
La Guimbarde
FESTIVAL INTERNACIONAL DE TEATRO VITORIA-GASTEIZ
Festival Internacional de TeatroCACHE-CACHE
Ume txikientzako antzerki-proposamen interesgarria, La Guimbarde (Belgika) konpainiaren eskutik. Ezkutaketan jolasteko erabiltzen den erritualaren irudikapena. Txiki-txikitatik arteak zuzenean ezagutzeko gonbita, sorpresaz eta emozioz betea (urtebete eta bost urte bitartean).
Jaialdia ikuskizun delikatu eta irudimentsu batekin hasiko da: Bells and Spells, Charles Chaplin-en biloba Aurelia Thierréeren eskutik.

Ez dira faltako estatuko konpainia eta sorkuntza-zentroak (Zentro Dramatiko Nazionala, Teatro de la Abadia, Kamikaze, etab.), ezta bertakoak ere (16 guztira), hala nola El Mono Habitado, Proyecto Larrua, Pez Limbo, Ortzai... Gainera, tokiko sei konpainiak pieza bereziak sortuko dituzte edizio honetarako, Off Lokal zikloaren barruan.

Horri guztiari esker, hainbat aktorek zapalduko dituzte gure agertokiak (Javier Cámara, Diana Palazón, Miguel Rellán, Irene Escolar edo Aitziber Garmendia), antzerkigile handien lanak eskaintzearren (Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris-Mencheta, Pablo Remón, José Martret, Daniel Veronese eta beste asko).

Era berean, haur txikiei eta familiei 8 proiektu proposatuko zaizkie, zirkoaz, dantzaz, txotxongiloez eta pailazoez goza dezaten.

Guztira 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira: 9 nazioartekoak, 9 nazionalak eta 16 euskal konpainienak. Ikuskizun horietatik, 12 estreinaldi absolutuak izango dira; 5, estatu mailako estreinaldiak, eta 6, Euskadin lehen aldiz ikusiko direnak.

Jendearekiko topaketak berreskuratzea eta emanaldiak espazio ez-konbentzionaletan edo antzezleekin agertokia partekatuz egitea normaltasunera itzultzearen seinale argia dira.

Zalantzarik gabe, 47. edizioan elkar ikusteko eta antzerkiaren eta arte eszenikoen magiaz gozatzeko ohitura berreskuratuko dugu.

Eskuragarri dauzkazu 47. Antzerki Jaialdiaren Aldizkaria pdf eta sarrera-salmentari buruzko informazioa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Publikoa XX. mendeko espainiar literaturako egile handienetako baten irudira hurbilduko da 'Don Ramón María del Valle-Inclán'... (gehiago irakurri)
Malena Alterio eta David Lorente dira 'Los amigos de ellos dos' (Matías del Federico, Daniel Veronese) lanaren protagonistak,... (gehiago irakurri)
KULUNKA TEATRO
'Hegoak' musika eta antzerki bidezko bidaiak Garbiñe Insausti abeslari eta aktorea, Iñaki Salvador pianista eta Maider Zapira... (gehiago irakurri)
GANSO & CIA
'Muna'-n, Cecilia Paganini clownak pertsonaia samurra antzeztu du: errutina hautsi et... (gehiago irakurri)
BERRIZ
LED SILHOUETTE
La Veronal eta Kukai taldeetan zihardutela, Martxel Rodríguez eta Jon López dantzariek Led Silhouette (Lesaka, Nafarroa) sort... (gehiago irakurri)
VICKY LUENGO
Vicky Luengo da, Londresko West Enden eta Broadwayn ingelesez erabateko arrakasta lortu duen Suzie Miller antzerkigile austra... (gehiago irakurri)
Cristiana Morganti dantzari bakarlaria izan zen 1993tik 2014ra arte Pina Bausch koreografo mitikoak sortutako konpainian. 'Je... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago